Iván Ferreirok kontzertua eskainiko du ekainaren 17an Baluarten

2021eko, apirilaren 21a
Iván Ferreirok kontzertua eskainiko du Iruñeko Baluarten heldu den ekainaren 17an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean hasita, Cuentos y Canciones biraren baitan. "Bidaia intimo eta neurrigabea" izango da artista galiziarraren musika ibilbidean zehar. Ikus-entzunezko instalazioaren eta errepertorio berezi eta ezustekoaren laguntzarekin, Ivánek bere biografia zeharkatuko du istorioen, bertsioen eta, jakina, bere abestien bidez. Kanta batzuen sorrera ere azalduko du, kontzertua eta ipuin-kontalari baten emanaldia uztartzen dituen formatu batean. Sarrerak 25, 30 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko leihatilan eskura daitezke.
 
Iván Ferreiro Vigon jaio zen, Galizian, eta indie pop-rockaren kulturako artista emankor eta argienetako bat da Espainian. Gaztelaniazko pop-rock soinu alternatiboenaren aitzindari izan zen PIRATAS taldeko kideekin batera. 90eko hamarkadaren amaierako talderik esanguratsuenetako bat izan zen Piratas, eta haren soinuak gaur egun arrakastatsuak diren indie talde askoren sorrera eragin zuen. Talde ohiarekin batera arrakasta handia lortu zuen, eta Europako MTV sarietarako hautagai ere izan ziren gaztelaniazko musika-talderik onenaren kategorian (Frankfurten, 2001ean). Gero, bakarka edo beste artista batzuekin lankidetzan, berritzeko eta sortzen jarraitzeko gogoari eutsi dio eta ia atsedenik hartu gabe jardun du konposatzen.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

NOSk bere kontzertino Yorrick Troman izango du protagonista gaur eta bihar Denboraldiko 11. Programan

Oinordekoak eta berritzaileak lelopean 19:30ean Baluarten eskainiko duen azkenaurreko kontzertu bikoitzan Prokofiev eta Brahms-en obrak entzun ahalko dira

Andrés Suárez kantautoreak ‘#AS2021’ biraren baitan Baluarten kontzertua emango du maiatzaren 21ean

Areto Nagusian 20:00etan izango den emanaldian bere disko homonimoa aurkeztuko du zuzenean

Pamplona Negra Jaialdia maiatzaren 24tik 29ra bueltan izango da programazio zabalarekin

Genero beltzeko nobela eta zinearen Jaialdiaren zazpigarren edizio honetan herrialde protagonista izango da Britania Handia

Raúl Cimas umoristaren ikuskizuna irailaren 18ra atzeratzen da

Ekainaren 12an iragarrita zegoen El lamentable circo de Raúl Cimas y la orquestina del pirata emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Love of Lesbian taldeak Baluarten bi kontzertu eskainiko ditu datorren astean

Talde katalanak emanaldiak emango ditu maiatzaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, arratsaldeko 19:30ean VEHN izeneko bira berriaren baitan

Iván Ferreirok kontzertua eskainiko du ekainaren 17an Baluarten

Galiziar musikaria Cuentos y canciones biraren baitan Areto Nagusian arituko da arratsaldeko 19:30ean

Espainiako Ballet Nazionalak Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari amaiera emango dio igandean

Invocación aurkeztuko du, konpainiako zuzendari Rubén Olmok diseinatu duen lehen programa eta Espainiako dantzaren ikuspegi globala ematen duena. Sarrerak agortu dira

Errenta-aitorpena Baluarten aurrez aurre egin daiteke jada

Ekainaren 23ra arte Erakusketa Aretoan egin ahal izango da aurretiko hitzorduarekin

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información