Larunbatean ‘Iruñea Kantuan V’ euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

2017ko, azaroaren 6a

Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Kantuan V euskal abestien jai handia hartuko du larunbatean, arratsaldeko 20.00etan. Azken lau urteotan ospatutako emanaldietan bezalaxe, oraingoan ere euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute parte, besteak beste, Txema Garzes (moldatzaile eta baxua), Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia), Juantxo Zeberio (pianoa), Asier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra), hala nola beste abeslari, koru eta artista batzuk: Iruñeko Orfeoia, Menditarrak, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Gontzal Mendibil, Urko, Juanpa Agirre, Estitxu Pinatxo, Jaione Olazabal, Mendigoitiko Eskola Publikoko eta Sarrigurengo Joakin Lizarraga Eskola Publikoko ikasleak, eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da. Sarrerak 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

El crimen a escena atala gezurrari buruzko proposamen batekin amaituko da gaur arratsaldean

Pamplona Negra Jaialdiko jardunaldian ere argitaratze forma berriei buruzko mahai-ingurua hartuko du gaur

'Un ballo in maschera': dantza bat, entsegu asko

AGAOko abesbatzako kideak gogotsu ari dira Baluarten otsailaren 4an eta 6an antzeztuko den Verdiren operako koreografiaren entseguetan

Baluarte Fundazioak 'Sua' ekarriko du gaur arratsaldean, Antonio Gades Konpainia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Manuel de Fallaren El Amor Brujo obraren bertsio eszenikoa Baluarte Fundazionaren 21-22 Denboraldiaren baitan helduko da Areto Nagusira. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Ismael Serrano kantautoreak Areto Nagusian kontzertua eskainiko du apirilaren 9an

Seremos biraren baitan helduko den emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada

Café Quijanok 'Manhattan' disko berria Baluarten aurkeztuko du bihar

Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 25 eta 40 euro bitartean eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Baluartek Punto de Vista Jaialdia hartuko du martxoaren 14tik 19ra

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak Sail ofiziala osatuko duten 21 filmak iragarri ditu

'Un ballo in maschera' operarako sarrerak prezio bereziekin 30 urtetik beherakoentzat

Emanaldi bakoitza baino hiru egun lehenagotik Verdiren operarako txartelak %70eko beherapenarekin eskuratu ahalko dira