Larunbatean ‘Iruñea Kantuan V’ euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

2017ko, azaroaren 6a

Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Kantuan V euskal abestien jai handia hartuko du larunbatean, arratsaldeko 20.00etan. Azken lau urteotan ospatutako emanaldietan bezalaxe, oraingoan ere euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute parte, besteak beste, Txema Garzes (moldatzaile eta baxua), Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia), Juantxo Zeberio (pianoa), Asier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra), hala nola beste abeslari, koru eta artista batzuk: Iruñeko Orfeoia, Menditarrak, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Gontzal Mendibil, Urko, Juanpa Agirre, Estitxu Pinatxo, Jaione Olazabal, Mendigoitiko Eskola Publikoko eta Sarrigurengo Joakin Lizarraga Eskola Publikoko ikasleak, eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da. Sarrerak 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

ampliar noticia