Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

2022ko, maiatzaren 24a
Les Ballets de Monte-Carlo, Diaghileven Errusiar Balleten oinordekoa eta Europako dantza-konpainia entzutetsuenetako bat, bueltan izango dugu Baluarten gaur (20:00etan) Baluarte Fundazioaren 2021-2022 Denboraldi Nagusiari amaiera emanez Romeo eta Julieta koreografiarekin. 1993az geroztik konpainiaren zuzendari Jean-Christophe Maillot frantziarrarena da Romeo eta Julieta-ren bertsio gazte, estilizatu eta nagusiki bisual hau, William Shakespeareren lanaren funtsezkoenean sakonduz eta Ernest Pignon-Ernesten eszenografia zirraragarri batean oinarrituz, baina betikotutako maitaleen tragediari ikuikuspuntu berri batetik helduz. 
 
Denboraldi Nagusiko azken hitzordurako sarrerak 18, 28 eta 38 eurotan eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 8 eta 11 eurotan erosi ahal dituzte.
Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

BERRIAK BALUARTE

Baluartek animazioaren eta bideojokoen sektoreko finantzaketari eta teknologiari buruzko jardunaldiak hartuko ditu datorren astean

Next Lab Finance&Tech Navarrak erakunde publikoak, inbertitzaileak, funtsak, enpresak eta sektoreko adituak bilduko ditu astelehenetik asteazkenera

Euskadiko Orkestrak 2022-2023 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean irailaren 28tik ekainaren 5era egingo den programazio berriak tragediatik musikaren eta bere adibide handien bidez gainditzera garamatza

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

Flamenco on Fire 2022 Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 25etik 28ra

María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa Baluarteko Terrazatik ikusteko sarrerak salgai daude

Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren saltokia

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluarte Iruñeko 72-22 Topaketen ardatz nagusia izango da urrian

Urriaren 6tik 18ra, kultura, arte eta hausnarketaren nazioarteko topaketa handi bat egingo da 72ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena dela eta

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.