‘Manhattan’ filmeak ‘RoofTop Cinema’ zikloari amaiera emango dio bihar

2015eko, uztailaren 27a

Baluarteko terrazak ihazko udaran Nafarroako Filmotekak eta Baluarte Fundazioak abian jarritako Rooftop Cinema zikloaren hirugarren eta azken hitzordua hartuko du bihar: Woody Allen-ek zuzendutako Manhattan film klasikoa, aktore zerrendan Woody Allen bera, Diane Keaton, Mariel Hemingway, Michael Murphy eta Meryl Streep daudela. Proiekzioa bertsio originalean eskainiko da, gaztelerazko azpitituluekin, gaueko 22.15ean hasita. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke.


Uztailak 28, asteartea

MANHATTAN (1979)

Zuzendaria: Woody Allen. Gidoia: Woody Allen, Marshall Brickman. Musika: George Gershwin. Argazkia: Gordon Willis (Z/B). Aktoreen zerrenda: Woody Allen, Diane Keaton, Mariel Hemingway, Michael Murphy, Meryl Streep, Anne Byrne, Karen Ludwig, Michael O’Donoghue, Wallace Shawn. Iraupena: 96 minutu. Bertsio originalean gaztelerazko azpitituluekin

Laburpena: Isaac Davis adin ertaineko newyorktarra da. Bere lana gorroto du, 17 urteko bere emaztegaia ez du maite eta bere emazte-ohi lesbiana ito nahiko luke beren ezkontzako intimitateak biltzen dituen liburua idazten ari delako. Bera lagun handiaren maitalea den Mary ezagutzen duenean maitemintzen da. Buruan, bizitza berri bat hasteko ideia: bere emaztegaia utzi, Maryrekin oheratu eta lana utzi...

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Errenta-aitorpena Baluarten aurrez aurre egiteko azken eguna da gaur

2020ko Errenta Kanpaina iragan apirilaren 19tik Erakusketa Aretoan egin ahal da aurretiko hitzorduarekin

2021eko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 26tik 29ra

Emanaldiak hauek izango dira: Niña Pastori (26), Manuel Liñán (27), Pansequito, Antonio Reyes eta Israel Fernández Libertad emanaldian (28) eta Buika (29). Sarrerak jada salgai daude

Baluartek bere edukiera %60ra handitzen du

Nafarroako Gobernuak abiarazitako hedapena dela eta, Baluartek sarrera gehiago jarriko ditu salgai hurrengo hilabeteotan izanen diren ikuskizunetarako

Euskadiko Orkestrak 2021-2022 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Programazio berria gurean irailaren 27an hasi eta ekainaren 6an bukatuko da

Nafarroako Orkestrak 2021/2022 Denboraldi berrian emakumezkoak izango ditu protagonistak

Abonamendu programazioan orkestrak 12 kontzertu eskainiko ditu Baluarten urriaren 7tik maiatzaren 26ra

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren salmenta-puntua

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 22. edizioa uztailaren 16tik abuztuaren 1era izango da. Txartelak online bidez edo leihatilan bertan eskuratu ahal dira

Baluarte Fundazioaren 2021/22 Denboraldi Nagusiak 11 ikuskizun eskainiko ditu

Urriaren 19tik maiatzaren 24ra garatuko den ikasturte berriaren bi ardatz nagusiak lirika eta dantza izango dira

Kerobiak Baluarten bere 20. urteurrena kontzertu batekin ospatuko du heldu den azaroaren 26an

Talde nafarrak Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan eskainiko du emanaldia

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información