Nafarroako Ganbera Operak ‘Ali Baba eta 40 lapurrak’ operaren muntaketa berria taularatuko du abenduaren 29an eta 30ean

2021eko, azaroaren 24a
Nafarroako Ganbera Opera Elkarteak Ali Baba eta 40 lapurrak operaren muntaketa berria Baluartera ekarriko du Eguberriotan, publiko familiarrari zuzenduta, abenduaren 29an eta 30ean arratsaldeko 19:00etan Ganbera Aretoan. Mila eta gau bat gehiago bildumaren ipuina den Ali Baba eta 40 lapurrak ganbera-opera honen berrikuspenak diruzalekeria eta haur-ustiapenaren aurrean funtsezko asaldatze-balioak erakusten ditu. 
 
Iñigo Casalí-k 2007an konposatutako opera honek Pablo Valdés-en libretoa du, Txori García Urizen zuzendaritza artistikoa eta Vicent Egearen zuzendaritza; eta aktore-zerrendan, Igor Peral (Alí Babá), María Lacunza (Zulema – Alíren alaba), Alfonso García Noáin (Kassim – Alíren anaia), Txema Lacunza (Osmán – lapurren buruzagia) eta Ana Olaso (Selina – Kassimen neskamea) egongo dira. Gainera, berrogei lapurrak NGOren koru, dantza talde eta Opera Eskolako ikasleak izango dira.
 
Sarrerak www.baluarte.com web-gunean eta Baluarteko txarteldegian 15 eurotan eskura daitezke, eta adingabekoentzat, 10 eurotan. Gainera, pack familiarrak ere badaude: 
2 heldu + 2 haur: 40€ 
Heldu 1 + 2 haur: 30€
Haur estra (-14 urte): 10€
Gazte Txartela: 10€ (beherapena soilik txarteldegian Gazte Txartela aurkeztuz)
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra Jaialdia Alcàsser kasuaren azterketarekin amaituko da gaur arratsaldean, Santiago Díaz eta Javier Martínezen eskutik

Jaialdiaren azken jardunaldiak ere ibilbide dramatizatuak ekarriko ditu goizean, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hala nola gastronomia beltzarekin hitzordua

Baluartek Amagandiko Edoskitzeari buruzko XI. Kongresu Nazionala hartuko du martxoaren 31tik apirilaren 2ra

Jaiotza eta Edoskitzearen Laguntzaren Humanizaziorako Ekimenak antolatu, jardunaldietan 500 profesionalen partaidetza espero da

'Un ballo in maschera': dantza bat, entsegu asko

AGAOko abesbatzako kideak gogotsu ari dira Baluarten otsailaren 4an eta 6an antzeztuko den Verdiren operako koreografiaren entseguetan

Café Quijano Baluartera helduko da gaur 'Manhattan' biraren baitan

Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 25 eta 40 euro bitartean eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Ismael Serrano kantautoreak Areto Nagusian kontzertua eskainiko du apirilaren 9an

Seremos biraren baitan helduko den emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada

'Go!azen 8.0' ikuskizuna Baluarten izango da bihar

Saioak Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

Baluartek Covid ziurtagiria eskatuko du edukiera handiko kontzertu eta ikuskizunetara sartzeko

12 urtetik gorako pertsonek pasaportea sarreran erakutsi beharko dute, formatu digitelean edo paperean. Jendetza ekiditeko aretoko langileen kopurua indartuko da