Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluartera 'Opari ezkutatuak' ekarriko ditu urriaren 28an

2021eko, urriaren 19a
Opari ezkutatuak lelopean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarteko Areto Nagusian 2021/22 Denboraldiko bigarren abonamendu kontzertua eskainiko du urriaren 28an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30ean. François López-Ferrer hispaniar-estatubatuar maisuaren zuzendaritzapean, orkestrak emanaldiari hasiera emango dio Johannes Brahmsen Biolinerako kontzertua Re Maiorrean obrarekin. Kontzertua Clara Jumi Kang-ek birsortuko due, hau da, biolinaren ahotsik dotoreenetako batek. Eta bigarren atalean, NOSk Edward Elgar musikagile ingelesaren Enigma Bariazioak interpretatuko ditu.
 
Sarrerak 15, 24 eta 30 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoek, 12, 19 eta 24 eurotan: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 7 eta 9 eurotan eskuratu ahal dituzte kontzertu bakoitza baina hiru egun lehenagotik, soilik leihatilan.
ampliar noticia