Nafarroako Orkestrak Nafarroaren Eguneko Kontzertua Baluarten eskainiko du abenduak 3an

2019ko, azaroaren 26a
Nafarroaren Eguna dela eta, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak ezohiko kontzertua eskainiko du Baluarten datorren astean, abenduak 3an, arratsaldeko 19.00etan, bere zuzendari titular eta artistiko Manuel Hernández-Silva maisuaren batutapean. NOSrekin batera, emanaldian ere Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra arituko da. Nafarroako Orkestrak egun honetan nabarmendu nahi du haren garrantzia nafar musikari gazteen prestakuntzan; hori dela eta, aurreko urteetan bezala Nafarroaren Eguneko Kontzertura nafar gazte musikari bat gonbidatu du emanaldian parte hartzera, oraingo honetan Carlota de Miguel piano-jotzailea. Zehazki, hitzordua Wolfgang Amadeus Mozart-en (1756 - 1791) Pianorako 20. kontzertua, Re minorrean, K.466 obrarekin hasiko da, De Miguel bera piano jole bakarlari gisa izanen duela. Eta saioaren bigarren atalean NOSk Piotr Ilyich Tchaikovsky-ren (1840 – 1893) Fa minorreko 4. Sinfonia 36. op partitura interpretatuko du.
 
Kontzerturako txartelak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan (10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, sarrerak precio berezian ere badaude, Gazte-Txartela dutenentzat, eta NOS-eko edo/eta Baluarte Fundazioko kide edo/eta harpidedunentzat: 6 eurotan, soilik Baluarteko txarteldegian. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Baluartek Enpresa Koruen I. Txapelketaren finala hartuko du larunbatean

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta osotara 8 koruk parte hartuko dute 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko azken programa Baluarten eskainiko du ostegunean

Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu

Baluarte Cámarak 'Goldberg Bariazioak' aurkeztuko ditu bihar Benjamin Alard klabezinistaren eskutik

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordu honetan, musikari frantziarrak J.S. Bachek idatzitako teklaturako konposizio musikala interpretatuko du

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluartek The National taldearen bisita jasoko du larunbatean

Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da

Noah Gordonen best-seller eleberrian oinarritutako 'Medikua' Baluartera ekainean helduko da musikal bilakatuta

Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.