Navarra Fashion Week feriak Baluarten bigarren jardunaldia bizi du gaur

2021eko, urriaren 23a

Navarra Fashion Week moda-azokak edizio berri honen bigarren jardunaldia biziko du gaur Baluarten. Bihar arte, Harresiaren Aretora gerturatzen diren pertsonak datorren denboraldirako moda-proposamenak, Nafarroako saltokien desfileak, bertako diseinatzaile berrien desfileak, modelo lehiaketa edota gastronomia, moda eta ile-apainketa bateratzen dituen hitzorduaz gozatzeko aukera izanen dute. Sartzeko, ezinbestekoa da gonbidapena izatea. Déjàvu Models-ek antolatutako modaren feria honen ordutegia gaur 17:30etik 21:30era izango da, eta bihar, 12:00etatik 14:30era.

ampliar noticia