NOSk Schumann eta Mendelssohn-en musikaren musikatik 'Barne bidaia' eskainiko du datorren astean

2021eko, apirilaren 5a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2020-2021 Denboraldiko bederatzigarren programa eskainiko du heldu den astean, apirilaren 15ean eta 16an, osteguna eta ostiralarekin, Barne bidaia izenekoa. Manuel Hernández-Silva zuzendari titularraren batutapean, kontzertua Robert Schumannen Genoveva operaren oberturarekin hasiko da. Alemaniar musikagilearen Biolontxelorako kontzertua la minorrean ekarriko du programak ondoren, Johannes Moser biolontxelista entzutetsuaren eskutik. Eta musika-hitzorduari amaiera emanez, NOSk Felix Mendelssohnen 4. Sinfonia La Maiorrean “Italiarra” interpretatuko du.
 
Sarrerak 15, 24 eta 30 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoek, 12, 19 eta 24 eurotan: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 7 eta 9 eurotan eskuratu ahal dituzte kontzertu bakoitza baina hiru egun lehenagotik, soilik leihatilan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pablo Milanés kantautoreak kontzertua eskainiko du gaur Areto Nagusian

Días de luz biraren baitan trobalari kubatarrak arratsaldeko 19:30ean eskainiko duen emanaldirako sarrerak agortu dira

Baluartek bi umore-ikuskizun hartuko ditu azaroan

Jaime Caravacak eta Grison Beatbox-ek emanaldia eskainiko dute azaroaren 14an eta Juan Carlos Ortegak La radio de Ortega emanaldia aurkeztuko du hilak 27an

Euskadiko Orkestrak 'Bruckner' programaren bigarren kontzertua eskainiko du apirilaren 22an

Bere zuzendari titular Robert Treviñoren batutapean, orkestrak austriar musikagilearen 6. Sinfonia interpertatuko du

Iñaki Alberdik 'Piazzolla Alberdi' emanaldiarekin Baluarte Cámara zikloari hasiera emango dio apirilaren 21ean

Bere Ensemblearekin batera, Irungo akordeoilariak musikagile argentinarraren pieza adierazgarrienetan zehar ibilbidea egingo du

Baluartek 'Nikola & YOUth' ikuskizuna maiatzaren 8an hartuko du Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan

Carmen Larraz eta Wubkje Kuindersmaren bi koreografia-piezak Ganbera Aretoan 19:00etan ikusi ahalko dira

Baluarte errenta-aitorpena aurrez aurre egiteko egoitza izango da

Apirilaren 19tik aurrera Erakusketa Aretoan egin ahal izango da aurretiko hitzorduarekin

Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kontzertua ekainaren 4ra atzeratzen da

Apirilaren 23an iragarritako emanaldirako sarrerak data berrietarako balio dute

Taburete taldeak Baluarten kontzertua eskainiko du apirilaren 26an

Taldeak La Broma Infinita bere laugarren diskoa Areto Nagusian aurkeztuko du arratsaldeko 20:00etan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información