Orff-en 'Carmina Burana' apirilaren 17an Baluarten entzun ahalko da

2021eko, apirilaren 6a
Baluarte Fundazioak bere Denboraldi Nagusiko hitzordu berria aurkeztuko du heldu den apirilaren 17an: Carl Orff-en Carmina Burana, errepertorio klasikoko lan ezagun eta interpretatuenetako bat. Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia –lan hau bere errepertorioko harribitxi gisa hartzen du barne– eta bere Eskolania arduratuko dira obra honen interpretatzeaz, guztiak Luis Miguel Méndez Chaves maisuaren batutapean eta Sonia de Munck (sopranoa), Konstantin Derri (kontratenorra) eta Carlos Daza (baritonoa) bakarlarien partaidetzarekin. 1937an ondutako kantata honek ospe unibertsaleko pasartea du barne: O fortuna korua. Arratsaldeko 20:00etan Baluarteko Areto Nagusian izango den kontzerturako sarrerak agortu dira.
 
Alemaniar musikagilea Erdi Aroko poema batzuen bilduman oinarritu zen Carmina Burana sortzeko. Gehienak latinez, alemanez eta frantsesez idatzita zeuden, eta haietan bizitzeko plazera, lurreko plazeren aldeko interesa, haragizko maitasunaren aldekoa eta naturaren gozamenaren aldekoa goraipatzen da, betiere begirada kritikoa eta satirikoa izanda garai hartako gizarte- eta eliza-estamentuekiko.
ampliar noticia
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar informacin estadstica sobre su navegacin. Si contina navegando, consideramos que acepta su uso. Ms informacin