Pamplona Negra Jaialdia Alcàsser kasuaren azterketarekin amaituko da gaur arratsaldean, Santiago Díaz eta Javier Martínezen eskutik

2022ko, urtarrilaren 22a
Aurtengo Pamplona Negra Jaialdiak agur esango dio gaur Baluarteri eta Iruñeari. Bost egunen ostean, genero beltzeko idazleen eta publikoaren arteko topaketaren seigarren jardunaldiak hitzordu interesgarriak ekarri ditu gaur goizean: Ibilbide antzeztuen hiru saio berri egongo dira, goizeko 10:00etan eta 12:30ean (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz), NUPeko antzerki-taldearen eskutik. Ibilbideak Baluarten bertan hasiko dira, eta Kondestablen eta Gayarre Antzokian jarraituko dute. Doako jarduera da baina jada ez dago tokirik.
 
Eguerdiko 14:00etan, Jaialdiko azken txanpari aurre egiteko, Gastronomia Beltzarekin hitzordua berreskuratuko da. Enrique Martínez Burón sukaldariburuak Tres Reyes Hotelean prestatutako menua dastatzeko aukera egongo da. Zehazki, aurtengo gastronomi-hitzordu noir honek herrialde gonbidatua den Italiari egingo dio omenaldia. Montalbo komisarioaren errezetak lelopean, Andrea Camilleri idazlearen Salvo Montalbano pertsonaiaren errezetetan oinarrituko da bazkaria. Sarrerak 35 eurotan eskura daitezke: www.pamplonanegra.com eta www.baluarte.com web-guneetan edo Baluarteko txarteldegian. Janlekuan sartzeko Covid ziurtagiria eskatuko da.
 
Programazioaren azken proposamena arratsaldeko 18:00etan helduko da Baluarteko Luneta Aretora. Mahai-gainean, Alcàsser kasuaren azterketa eta Antonio Anglès, fizkiotik eta errealitatetik, Santiago Díaz idazlea eta Javier Martínez kazetariaren eskutik. Sarrera librea da aretoa bete arte.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Baluartek Enpresa Koruen I. Txapelketaren finala hartuko du larunbatean

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta osotara 8 koruk parte hartuko dute 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko azken programa Baluarten eskainiko du ostegunean

Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu

Baluarte Cámarak 'Goldberg Bariazioak' aurkeztuko ditu bihar Benjamin Alard klabezinistaren eskutik

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordu honetan, musikari frantziarrak J.S. Bachek idatzitako teklaturako konposizio musikala interpretatuko du

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluartek The National taldearen bisita jasoko du larunbatean

Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da

Noah Gordonen best-seller eleberrian oinarritutako 'Medikua' Baluartera ekainean helduko da musikal bilakatuta

Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.