Pamplona Negra Jaialdia maiatzaren 24tik 29ra bueltan izango da programazio zabalarekin

2021eko, maiatzaren 11a

Osasun-egoera dela eta salbuespenezko moduan urtarriletik maiatzera atzeratuta, Pamplona Negra Jaialdia hilak 24tik 29ra helduko da nafar hiriburura God save the noir lemapean eta maleta proposamenez beteta duela. Genero beltzeko nobela eta zinearen jaialdiak, segurtasun neurri guztiekin, sei jardunaldi ekarriko ditu. Britainia Handia izango da Pamplona Negra jaialdiaren zazpigarren edizio honetako herrialde gonbidatua. Jack Errai-ateratzailea, Sherlock Holmes eta James Bond izango dira jaialdiko gonbidatuetako batzuk; inoiz baino atsegin gehiago emateko eta literatura- eta zinematografia-fikzioaren noir aldean sartzeko erronkarekin heldu zaigun jaialdi honetan, ikus-entzuleei ahalik eta programazio onena eskaintze aldera. Detektibe pribatuek, grafologiaren garrantziak, beste garai batzuetako hiltzaileek eta krimen harrigarrienek espazioa partekatuko dute true crimen-arekin eta benetako kasuen analisiarekin. Jakina, literaturako izen handiak egongo dira, ahots berriak eta apustu sendoak noir arloan, eta bai literatura-sorkuntzako lantegiak ere, gaztelaniaz eta euskaraz. Zinemak ere bere tokia izango du, Britainia Handiko zinemako bi izenburu handiren proiekzioarekin eta kritika zinematografikoko ahots ospetsuenetako baten bisitarekin. Eta, gainera, Iruñeko eta Iruñerriko liburutegiek eta Iruñeko Liburu Azokak inork galdu ezin dituen lantegiak, mintzaldiak eta mahai-inguruak hartuko dituzte.

PROGRAMA IKUSI

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Ara Malikianek kontzertua emango du bihar Baluarten

Petit Garage biraren baitan eskainiko duen emanaldi bikoitza Areto Nagusian 16:30ean eta 19:00etan izango da

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren salmenta-puntua

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 22. edizioa uztailaren 16tik abuztuaren 1era izango da. Txartelak online bidez edo leihatilan bertan eskuratu ahal dira

2021eko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 26tik 29ra

Emanaldiak hauek izango dira: Niña Pastori (26), Manuel Liñán (27), Pansequito, Antonio Reyes eta Israel Fernández Libertad emanaldian (28) eta Buika (29). Sarrerak jada salgai daude

Kerobiak Baluarten bere 20. urteurrena kontzertu batekin ospatuko du heldu den azaroaren 26an

Talde nafarrak Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan eskainiko du emanaldia. Sarrerak salgai daude jada  

Euskadiko Orkestrak 2021-2022 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Programazio berria gurean irailaren 27an hasi eta ekainaren 6an bukatuko da

Baluartek Enpresa-Korporazio Plublikoen I. Estatu-Topaketa hartuko du datorren astean

CPEN-ek antolatuta, zazpi autonomia-erkidegoko sektore publikoko instituzio- eta enpresa-ordezkariek hartuko dute parte ekainaren 22an jardunaldian, hala nola Estatu mailakoak

Baluarte Fundazioak 2021/22ko Denboraldi Nagusia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikorena aurkeztu du

12 orkestra-programa eta 11 musika-, lirika- eta dantza-ikuskizun ekarriko ditu programazioak. Gainera, Baluarte Cámara zikloak 4 kontzertu izango ditu eta familia osoari zuzendutako Baluarte Txikik,

Baluartek Arkitektura eta Gizartearen Nazioarteko VI. Biltzarra hartuko du irailan

Nahi dugun hiria lelopean, mundu osotik helduko diren partaideek hiriaren errealitatea eta etorkizuna ikuspuntu ezberdinetatik aztertuko dute hilak 8tik 10era

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información