Baluarteko Areto Nagusiak Sílvia Pérez Cruz eta Javier Colina hirukotearen kontzertua hartuko du heldu den abenduaren 15ean, arratsaldeko 20:00etan. Emanaldian 2011n elkarrekin sortutako En la imaginación diskoaren 10. urteurrena ospatzen dute, kontrabaxu-jotzaile nafarrak hautatu eta moldatutako kubatar musikaren klasikoen berrirakurketa biltzen dituena. Hamar urte hauen ostean eta kritika nahiz publikoaren arrakastaren ondoren, elkar topo egiten dute berriz ere, oraingoan lau kontzertu berezirekin, Bartzelonan, Valentzian, Iruñean eta Madrilen, Albert Sanz piano-jotzailea eta Marc Miralta baterian lagun izango dituztela. Sarrerak 25 eta 40 euro bitartean www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.
20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du
Baluarte Cámara zikloko hirugarren kontzertu hau 20:00etan hasiko da
Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da
Hongkondar jatorriko maisua, datorren irailaren 1etik aurrera, arduradun artistiko berria izango da hiru denboraldiz
10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu
Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke
Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu
Emanaldia Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan ospatuko da eta sarrerak 20 eurotan eskura daitezke jada