VI. Zinetika Jaialdia Baluartera urriaren 29tik 31ra helduko da

2021eko, urriaren 19a
Disziplina anitzeko Zinetika Jaialdiaren seigarren edizioa Baluartera helduko da urriaren 29tik 31ra. Dantza, zinema eta teknologiaren arteko harremanak ikertzen dituen hitzordu honek askotariko programa aurkeztuko du gurean, baita Bilbo eta Donostiako egoitzetan. Zehazki, Baluarten honako proposamenak gozatzeko aukera izango du publikoak: 13 bideodantza proiekzio, Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks ataletakoak; Gaztefilmfest: Correspondencias desde la frontera tailerraren hiru saio; masterclass eta performance bana; haur-proiekzio saioa; hala nola Andrea Díaz Reboredo egile eta interpretatzailearen M.A.R. izeneko objetu-antzerkiaren taularatzea. Gainera, urriaren 29tik azaroaren 4ra Acqua Alta izeneko instalazioa Baluarteko Atondo Nagusian bisita daiteke.
 
Jaialdia artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen dituen plataforma da, kultur-elkartrukea aberastuz eta sorkuntza hibridoen aldeko apustua egienez.
 
Sarrerak (3€ eta 6€) eta gonbidapenak (doan) Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Edukiera mugatua da. Derrigorrezkoa da musukoa emanaldi osoan erabiltzea.

 
INFORMAZIO GEHIAGO
ampliar noticia