Uztailean Baluartera helduko den RoofTop Cinema ziklorako sarrerak salgai daude jada

2022ko, uztailaren 1a
Iragan 2014ko udaran abian jarritako Rooftop Cinema zikloa Baluarteko terrazara uztailan itzuliko da ondoz ondoko bederatzigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarte/NICDO-ren eskutik. Aurtengo ediziorako garai guztietako filmik ahaztezinenetako lau aukeratu dira, ikusleak errepide hilezkorretan zehar eramango dituztenak; lau istorio, garai desberdinetakoak, hainbat pertsonaia protagonista dituztenak –gehienetan bikoteak– automobil enblematikoen barruan, eta emozioa, sinpatia, larritasuna (ia izua) eta nostalgia sentiaraziko dituztenak.
 
Iruñean 2014an sortu zen RoofTop ekimena, Melbourne, New York, Londres, Perth edo Tallín bezalako hirietan abian jarritako esperientziari jarraiki. Edizio berry hau uztailaren 19an, asteartearekin, hasiko da IT HAPPENED ONE NIGHT (1934) filmarekin, Frank Caprak zuzendua eta Clark Gable eta Claudette Colbert protagonista dituena. Hollywoodeko Akademiaren 5 sari garrantzitsuenak (Oscar) irabazi zituen lehen film luzea izan zen, eta Columbiaren historiako film arrakastatsuenetako bat. Ostegunean, hilak 21, BI ERREPIDEAN (Two for the Road, 1967) komedia erromantikoa proiektatuko da, Audrey Hepburn eta Albert Finney protagonista dituena; ziurrenik Stanley Donenen (Cantando bajo la lluvia, 1952) filmik onena izango da, Henry Manciniren soinu-banda ahaztezina izan zuena. RoofTop Cinema 2022ren hirugarren proposamena ere errepidean dago. Asteartean, hilaren 26an, iritsiko da, DEABRUA GURPIL GAINEAN (Duel, 1971) filmarekin. Steven Spielberg zinemagile gazteak zuzendu zuen, eta zazpigarren artearen erreferente bihurtu zen. Telebistarako filmatua, izenburu hau muntaiaren maneiuaren eta tentsio enpatiko eta kutsakorreko giroa sortzeko plangintzaren aparteko ikasgaia da oraindik ere. Azkenik, ostegunean, hilak 28an, PAPEREZKO ILARGIA (Paper Moon, 1973) film luzea proiektatuko da, Peter Bogdanovichek zuzendutako komedia dramatikoa, kritika bikainak izan zituena. Film hau Depresio handiaren garaian girotuta dago, Kansas estatuan, eta Ryan eta Tatum O 'Neal aktoreak ditu protagonista, aita-alabak benetako bizitzan eta baita filmean ere.
 
Sarrerak 6 eurotan eta emanaldi guztietarako abonamendua 20 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web gunean. Emanaldi guztiak 22:15ean hasiko dira eta jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 6 eurotan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web gunean. Eguraldi txarra egiten badu, filma eraikinaren barruan proiektatuko da.
Uztailean Baluartera helduko den RoofTop Cinema ziklorako sarrerak salgai daude jada

BERRIAK BALUARTE

Suakai taldeak 'Islak' ikuskizun interaktiboa urriaren 23an Baluarten aurkeztuko du

Areto Nagusian 19:30ean hasiko den murgiltze-proposamen artistiko honetan publikoak zuzenean bere soinu-banda zuzentzeko aukera izango du

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikorako abonamenduak beherapen handiekin eskura daitezke

Denboraldia hasteko atzerako kontaketa

Abuztuaren 22an Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldirako abonuen salmentarekin hasteko dena prest dugu

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

Jorge Luengo munduko magia-txapeldunak 'Ensueños' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du azaroaren 12an

Errealitatea eta ametsen mundua nahasten dituen proposamena 19:30ean iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai

David Guaporen umoreak Baluarte barrez beteko du datorren urriaren 9an

Bartzelonako bakarrizketagileak #quenonosfrunjanlafiesta1 ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian 19:00etan

Lila Downsek Baluarten kontzertua eskainiko du urriaren 14an

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Tecalitlángo Vargas Mariachia Baluartera 125 urteurren biraren baitan urrian helduko da

Taldea, "munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna, Areto Nagusiko eszenatokira urriaren 15ean igoko da Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.