Baluarte Fundazioak Baluarte Cámara programaren hirugarren proposamena aurkeztuko du bihar, arratsaldeko 20:00etan, Ganbera Aretoan. Oraingoan Johan Sebastian Bachen Goldberg Bariazioak ekarriko ditu Iruñeko auditoriora, Benjamin Alard klabezinista frantsesaren eskutik. Sarrerak 18€ balio du, 6€ Gazte Txartelarekin, eta Baluarteko leihatiletan eta www.baluarte.com webgunean eros daitezke.
Benjamin Alard Bachen musikaren interprete ospetsuenetakotzat jotzen da eta, hain zuzen ere, konpositore barroko alemaniar handi horren interpretazioagatik jaso zuen 2004ko Nazioarteko Giltzarri Lehiaketako lehen saria, Brujasen. Gertaera horren ondoren, Parisko kontzertu-antolatzaile batek, denboraldi bakoitzean Goldberg Bariazioak programatzen zituenak, gonbidapena egin zion jotzeko; 19 urte zituen. Bai organoa bai klabea Leipzigeko Kantor-en errepertorioa arakatuz eta argituz joan da, eta kritikariak aintzat hartzen du nola bereganatu dituen bachiar unibertsoko osagai, mugarri eta estratu ugariak. Parisko Aubertin organoaren titularra, Parisko Barrokoaren erreferentzietako bat, Bachen musikarekin oso maila sakonean konektatzea bilatzen du beti musikari galiarrak. "Adibidez, Goldberg Bariazioak jotzen baditut, buruz jo ditzaket eta nirekin zerikusirik ez duen zerbaitekin lotzen saiatzen naiz, Bachen musikaren espirituarekin baizik".
Bere konpainiarekin, koreografoek beren dantza proposamen berria Baluarten aurkeztuko dute, egungo flamenko lengoaia batetik abiatuta sorkuntza koreografiko, musikal eta eszenikoa helburu nagusitzat duena
Antonio Orozcok ekoitzitako lan diskografiko berri honetan kantak, boleroak, baladak eta soinu elektronikoak nahasten ditu kantari jereztarrak. Emanaldia Baluarteko Areto Nagusian izango da, gaueko 21:30ean
Abuztuaren 4tik 28ra egingo den programak arte eszenikoak eta Nafarroako espazio bereziak lotuko ditu
Hilak 16tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez
Baluarteko Areto Nagusian 21:30ean izango den kontzertuan flamenko-kantari kordobarrak Sanación izeneko bere lehenengo lana aurkeztuko du
Cuando no sé quién soy izeneko kontzerturako sarrerak salgai daude jada