Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren ‘Marina’ operaren kontzertu bertsioarekin 2021/22 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 19an

2021eko, urriaren 14a
Baluarte Fundazioak 2021-22 Denboraldi berriari hasiera emango dio, urriaren 19an arratsaldeko 20:00etan, Emilio Arrietaren Marina operarekin, haren lan ezagunenarekin, musikagilea jaio zeneko 200. urteurrenean. Baluarteko Areto Nagusian taularatu zen lehenbiziko opera izan zen Marina, eta oraingoan, Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrenda batekin etorriko da. Jiménez eta Sola protagonistak izango dira, eta haiez gain Borja Quiza eta Pablo Ruiz ere ariko dira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, AGAOko Abesbatza Lirikoak eta Iruñeko Orfeoiak kontzertu-bertsioko opera honetako artista-zerrenda bikaina osatuko dute, zuzendari-lanetan José Miguel Pérez-Sierra ariko dela.
 
Hasiera batean zarzuela moduan sortua, Marina opera bihurtu zen hamasei urte geroago, eta estreinatu zen egunean, 1871ko martxoaren 16an (Madrilgo Teatro Realean), bere ibilbideko txaloaldi handienetako bat jaso zuen Emilio Arrietak. 
 
Denboraldi Nagusiko lehen hitzordurako sarrerak 25, 35 eta 50 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoentzat, 20, 28 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, emanaldia baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 8, 11 eta 15 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Musukoa emanaldi osoan zehar erabiltzea derrigorrezkoa da.
Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren ‘Marina’ operaren kontzertu bertsioarekin 2021/22 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 19an

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.