Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak
2022ko, ekainaren 17a
Abonu oso berriak: Abonu oso berrien salmenta abuztuaren 22tik aurrera eginen da. Baluarteko txartel-leihatila eta 948 066 061 telefono zenbakian salduko dira (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara). Ordainketa banku-helbideratze edo banku-txartelarekin egin daiteke eta ordainketa zatikatu daiteke. Datorren denboraldian abonu osoak erosten dituztenek hurrengoan ere berritzeko aukera izango dute.
Abonu osoek denboraldiko bederatzi ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %20eko deskontuarekin: Z1: 315€ / Z:2: 210€ / Z3: 142€
Gazte Ticket Abonuak: 30 urtetik beherakoek, Gazte Txartelarekin, abonamendu berezi hau %70eko beherapenarekin eskura dezakete. Abonu honek denboraldiko 9 ikuskizunetarako sarrerak ditu bere baitan, aretoko 2. eta 3. zonaldeetarako. Abuztuaren 22tik aurrera eskura daitezke 79 eurotan (Z2) eta 53 eurotan (Z3).
Abonu partzialen lehentasunezko salmenta: pasa den denboraldian (2021-2022) abonu partzialak erosi zituztenek, lehentasuna izango dute abonu partzial berriak erosteko. Abonu partzial berriak irailaren 6an egongo dira salgai Baluarteko txartel-leihatilan (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta 948 066 061 telefono zenbakian.
Abonu partzial berriak eta Abonamenduak aukeran: Irailaren 7an lortu daitezke, 11.00etatik aurrera, www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txarteldegian (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara). Abonu partzial berriak erosten dituztenek hurrengo denboraldian abonu partzialak erosteko lehentasuna izango dute.
Abonu partzialak denboraldiko hainbat ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %10eko deskontuarekin.
Lirika/Klasika Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: San Franco de Sena, Joaquín Achúcarro, El Mesías, La Bohème, Misa de la Creación eta Piotr Beczala.
1. Zona: 257€ / 2. Zona: 166€ / 3. Zona: 114€
Dantza Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Scapino Ballet Rotterdam, Akram Khan Company eta Andaluziako Ballet Flamenkoa.
1. Zona: 97€ / 2. Zona: 70€ / 3. Zona: 46€
Abonamendua aukeran: Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko edozein ikuskizunen artean eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu guztien artean aukeratu daiteke. 4 ikuskizun, %10eko beherapena; 7 ikuskizun, %15eko beherapena.
Sarrera solteak: Ikuskizun guztietarako sarrerak
irailaren 8tik aurrera erosi ahalko dira.
www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko leihatilan (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara).