Baluarte Txikik '4 Urtaroak' ikuskizuna urtarrilaren 29an aurkeztuko du

2022ko, urtarrilaren 13a
Baluarteko Areto Nagusiak Baluarte Txiki zikloko hirugarren hitzordua hartuko du heldu den urtarrilaren 29an, larunbatarekin: 4 Urtaroak ikuskizunaren bi emanaldi hain zuzen ere, 17.00etan eta 18:30ean, Fueradeleje Danza taldearen eskutik. Konpainiak eszenaratze abangoardista proposatzen du partitura klasiko baterako, eta bertan txikiak eta handiak dantza garaikidearen arloan sartuko dira. Mugimenduaren bidez eta elementu plastikoekin eta ikus-entzunezko elementuekin jolasten, Vivaldiren Lau Urtaroetako musika hari gidaria izango da dantza-proposamen honetarako, publikoari udaberrira, udara, udazkenera eta negura bidaiatzen laguntzeko sentipen desberdinak eragiteko xedearekin. Oholtzan Itxaso Etxepeteleku, Paula Fortún, Virginia Oroz eta Iñaki Fortún egongo dira.
 
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du eta 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskuratu ahal izango dira: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salduko dira, 25 eurotan, soilik txarteldegian. 
 
Baluarte Txiki zikloko hurrengo hitzorduak hauek izango dira: Musicando cine / Zinema musikatuz (ots. 12, gazt-eu), Kl’aa tu canción (mar. 26) eta ROUTE 6.6 (api. 30, gazt-eu).
Baluarte Txikik '4 Urtaroak' ikuskizuna urtarrilaren 29an aurkeztuko du

BERRIAK BALUARTE

Estevez eta Pañosen 'La Confluencia' Baluartera abuztuaren 27an iritsiko da FOF jaialdiaren baitan

Bere konpainiarekin, koreografoek beren dantza proposamen berria Baluarten aurkeztuko dute, egungo flamenko lengoaia batetik abiatuta sorkuntza koreografiko, musikal eta eszenikoa helburu nagusitzat duena 

José Mercék 'El oripandó' ikuskizuna aurkeztuko du flamenko jaialdiaren bigarren proposamen gisa abuztuaren 26an

Antonio Orozcok ekoitzitako lan diskografiko berri honetan kantak, boleroak, baladak eta soinu elektronikoak nahasten ditu kantari jereztarrak. Emanaldia Baluarteko Areto Nagusian izango da, gaueko 21:30ean

'Oinak hodeietan' programako gonbidapenak Baluarteko webgunean eskura daitezke

Abuztuaren 4tik 28ra egingo den programak arte eszenikoak eta Nafarroako espazio bereziak lotuko ditu

María José Llergok Flamenco On Fire jaialdiari hasiera emango dio abuztuaren 25ean

Baluarteko Areto Nagusian 21:30ean izango den kontzertuan flamenko-kantari kordobarrak Sanación izeneko bere lehenengo lana aurkeztuko du

Amaia Baluarten izango da urtarrilaren 7an SantasPascuas Jaialdiaren baitan

Cuando no sé quién soy izeneko kontzerturako sarrerak salgai daude jada

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.