Baluarteko txarteldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15era

2022ko, uztailaren 31a

Udako oporrak direla eta, Baluarteko txartel-leihatila itxita egonen da uztailaren 31tik abuztuaren 15era, biak barne. Hilak 16tik aurrera, asteartearekin, txarteldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Halere, edozein unetan sarrerak internet bidez eskura daitezke, www.baluarte.com web-orrian.

Baluarteko txarteldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15era

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko 72-22 Topaketak Baluarten hasiko dira ostiral honetan

Lehenengo eguneko programazioan performance bat eta Victor Kossakovsky eta Sergei Loznitsaren arteko elkarrizketa bat izango dira, baita tailerraren lehen saioa ere Graciela Iturbiderekin

Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du urriaren 15ean

"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da Areto Nagusira Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Jaso Ikastolaren 'Sutan' musikala Baluarten aurkeztuko da datorren astean

Urriaren 11n arratsaldeko 18:00etan taularatuko den musikalak emakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

Guitarricadelafuentek 'La Cantera 2022' ekarriko du Baluartera azaroaren 25ean

Artistak bere lehen albumeko abestiak Areto Nagusian aurkeztuko ditu, arratsaldeko 20:30ean. Sarrerak salgai daude jada

Baluartek David Guaporen '#quenonosfrunjanlafiesta1' emanaldia igandean hartuko du

Emanaldirako sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

'Inpresionistak' erakusketa murgiltzailea Baluartera iritsiko da urriaren 28tik urtarrilaren 15era

Harresiaren Aretoak Inpresionismoko hamar artista garrantzitsuenen lanak hartuko ditu, hau da, Monet, Renoir, Van Gogh, Cézanne, Manet, Gauguin, Morisot, Degas, Pisarro eta Toulouse-Lautrecenak

Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

Baal Dansa Konpainiaren eskutik datorren dantza garaikidearen eta bideo animazioaren proposamena Joan Miró-ren unibertsoan sortu zen

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.