Benito Lertxundik Baluarten kontzertua emango du otsailaren 12an

2022ko, urtarrilaren 9a

Benito Lertxundi kantautorea 2022ko otsailaren 12an Baluartera itzuliko da Ospakizun gauean izeneko bere azken diskoa aurkeztera. Lan hau 10 abestik osatzen dute eta kontzertuetan lagun dituen ohiko musikariek ere parte hartu dute. Bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian Orioko kantariak, barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutako abesti berriak eskainiko ditu. Horiekin batera, jakina, betiko kanturik ezagunenek ere tokia izango dute Areto Nagusian 20:00etan emango duen kontzertuan.

Sarrerak 32 eta 35 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. 

Benito Lertxundik Baluarten kontzertua emango du otsailaren 12an

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.