Benito Lertxundi kantautorea 2022ko otsailaren 12an Baluartera itzuliko da Ospakizun gauean izeneko bere azken diskoa aurkeztera. Lan hau 10 abestik osatzen dute eta kontzertuetan lagun dituen ohiko musikariek ere parte hartu dute. Bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian Orioko kantariak, barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutako abesti berriak eskainiko ditu. Horiekin batera, jakina, betiko kanturik ezagunenek ere tokia izango dute Areto Nagusian 20:00etan emango duen kontzertuan.
Sarrerak 32 eta 35 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Egun horretatik Denboraldi Nagusiko abonamendua, Nafarroako Orkestrarena, Baterako Abonamendua, hala nola Gazte Abonua eta Baluarte Cámara programenak ere eskura daitezke
Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da
Lina Tur Bonetek zuzenduko du Zortzi urtaroak programa, Vivaldiren Lau urtaroak eta Astor Piazzollaren Buenosairestar lau urtaroak elkarrizketan jarriko dituena
Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian
Areto Nagusian 19:30ean hasiko den murgiltze-proposamen artistiko honetan publikoak zuzenean bere soinu-banda zuzentzeko aukera izango du
Bartzelonako bakarrizketagileak #quenonosfrunjanlafiesta1 ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian 19:00etan
Abuztuaren 22an Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldirako abonuen salmentarekin hasteko dena prest dugu
Taldea, "munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna, Areto Nagusiko eszenatokira urriaren 15ean igoko da Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin