Baluarte Fundazioak asteazkenean, hilak 25ean, Baluarte Cámara programaren hirugarren proposamena aurkeztuko du arratsaldeko 20:00etan. Oraingoan Johan Sebastian Bachen Goldberg Bariazioak ekarriko ditu Iruñeko auditoriora, Benjamin Alard klabezinista frantsesaren eskutik. Sarrerak 18€ balio du, 6€ Gazte Txartelarekin, eta Baluarteko leihatiletan eta www.baluarte.com webgunean eros daitezke.
Benjamin Alard Bachen musikaren interprete ospetsuenetakotzat jotzen da eta, hain zuzen ere, konpositore barroko alemaniar handi horren interpretazioagatik jaso zuen 2004ko Nazioarteko Giltzarri Lehiaketako lehen saria, Brujasen. Gertaera horren ondoren, Parisko kontzertu-antolatzaile batek, denboraldi bakoitzean Goldberg Bariazioak programatzen zituenak, gonbidapena egin zion jotzeko; 19 urte zituen. Bai organoa bai klabea Leipzigeko Kantor-en errepertorioa arakatuz eta argituz joan da, eta kritikariak aintzat hartzen du nola bereganatu dituen bachiar unibertsoko osagai, mugarri eta estratu ugariak. Parisko Aubertin organoaren titularra, Parisko Barrokoaren erreferentzietako bat, Bachen musikarekin oso maila sakonean konektatzea bilatzen du beti musikari galiarrak. "Adibidez, Goldberg Bariazioak jotzen baditut, buruz jo ditzaket eta nirekin zerikusirik ez duen zerbaitekin lotzen saiatzen naiz, Bachen musikaren espirituarekin baizik".
Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du
Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte
Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan
Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan
Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik
Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era
Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan
Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke