Carlos Acostak Kubako arima eta erritmoak datorren astean Baluartera ekarriko ditu

2021eko, abenduaren 1a
Nazioarteko mailan entzutetsua den Carlos Acosta dantzari kubatarraren konpainia Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko lehenengo dantza hitzorduan protagonista izango da heldu den astean, abenduaren 10ean, ostiralarekin, arratsaldeko 20:00etan. Zehazki, Acosta Danza konpainiak dantza klasikoaren eta garaikidearen konbinazio zirraragarriaz gozatzeko programa eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian, kubatar inspirazioa duten lau koreografia aurkeztuz: Satori ikuskizunaren misterioa aurkituko du publikoak; Paysage, Soudain, La Nuit-en jaia arrastirian; dantza eta matematika Twelve koreografian. Gainera, erabateko gertaera izango da lehen aldiz Carlos Acosta Baluarteko agertokian dantzan ikustea Two lanean.
 
Denboraldi Nagusiko laugarren hitzordurako sarrerak 17, 26 eta 36 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoentzat, 14, 21 eta 29 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, emanaldia baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 8 eta 11 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Musukoa emanaldi osoan zehar erabiltzea derrigorrezkoa da.
Carlos Acostak Kubako arima eta erritmoak datorren astean Baluartera ekarriko ditu

BERRIAK BALUARTE

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

NOS-k Saint-Saëns-en 'Animalien Inauteria' gozatzera gonbidatzen du azaroaren 26an Baluarten

Perry So Orkestrako maisu berriak ibilbide dibertigarria egingo du musikan, testu errimatuan eta irudietan barrena, Ana Hernández-Sanchiz kontalariarekin batera

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.