Clásica Plus Jaialdiaren bigarren kontzertua uztailaren 29an helduko da Baluartera

2021eko, uztailaren 26a
Baluarteko Ganbera Aretoak Clásica Plus Nazioarteko Musika Jaialdiaren bigarren hitzordua hartuko du heldu den uztailaren 29an, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan hasita. Fandangoak eta dantzatzeko beste kontu batzuk izenburua daraman ganbera-musika kontzertuan Lina Tur Bonet (biolina), Ana María Valderrama (biolina), Isabel Villanueva (biola), Fermín Villanueva (biolontxeloa) eta Rafael Aguirre (gitarra) bakarlariak arituko dira eta lagun izango dute Ana Morales flamenko-dantzaria gonbidatu berezi bezala. Emanaldian Biber, Paganini, Cassadó eta Boccherini musikagileen obrak interpretatuko dituzte. 
 
Sarrerak 19 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gazte-txartelarekin, %50eko beherapena (soilik txarteldegian).
Clásica Plus Jaialdiaren bigarren kontzertua uztailaren 29an helduko da Baluartera

BERRIAK BALUARTE

Bihar hasiko dira Baluarten Iruñeko 72-22 Topaketak

Lehenengo eguneko programazioan performance bat eta Victor Kossakovsky eta Sergei Loznitsaren arteko elkarrizketa izango dira, baita tailerraren lehen saioa ere Graciela Iturbiderekin

Jaso Ikastolaren 'Sutan' musikala Baluarten aurkeztuko da datorren astean

Urriaren 11n arratsaldeko 18:00etan taularatuko den musikalak emakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

Lila Downs artista mexikarrak 'Volver Tour' bira urriaren 14an Baluarten aurkeztuko du

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Baluartek David Guaporen '#quenonosfrunjanlafiesta1' emanaldia igandean hartuko du

Emanaldirako sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Pamplona Negra Jaialdiak bere lehen literatur saria iragarri du idazle gazteentzat

Nafarroa osoko 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute, gaztelaniaz eta euskaraz. Originalak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean amaitzen da

Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

Baal Dansa Konpainiaren eskutik datorren dantza garaikidearen eta bideo animazioaren proposamena Joan Miró-ren unibertsoan sortu zen

Ara Malikian Baluartera itzuliko da datorren astean

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian urriak 12an, asteazkena

Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du urriaren 15ean

"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da Areto Nagusira Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.