Diego 'El Cigala' Baluarten bueltan izango da igandean '20 años de Lágrimas' biraren baitan

2023ko, otsailaren 13a

Diego El Cigala Baluartera itzuliko da igandean, hilak 19an (19:00etan), Bebo Valdes piano jotzaile kubatarrarekin grabatu zuen Lágrimas Negras diskoaren hogeigarren urteurrena ospatzeko. Harekin batera, Areto Nagusian musika anplifikatuko lehen kontzertua eskaini zuen, Iruñeko auditorioa ofizialki inauguratu eta biharamunean (2003ko urriaren 31n). Albumak bi milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta, besteak beste, Alicia Keys, Alejandro Fernández, Chavela Vargas, Ricky Martín eta Lila Downs artisten laguntza izan du. 20 años de Lágrimas urteurren bira hau joan den urriaren 13an hasi zen Dallasen (Texas) eta Estatu Batuetako 10 hiri zeharkatuko ditu, ondoren Espainian lurreratzeko.
 
Sarrerak 55 eta 60 eurotan www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian eskura daitezke.
 
Lágrimas Negras 2003an argitaratu zuen Calle 54 Records zigiluak, Fernando Trueba eta Javier Limónen ekoizpenarekin, eta urte horretako diskorik onena izendatu zuen New York Times-ek. Gainera, bi Grammy sari eta BBCren World Music saria irabazi zituen, besteak beste.
Diego 'El Cigala' Baluarten bueltan izango da igandean '20 años de Lágrimas' biraren baitan

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten martxoaren 30ean

Transformazioak izeneko kontzertuan, Marko Letonjak Stravinsky, Saariaaho eta Dvořáken lanak zuzenduko ditu

Juan Carlos Ortegak 'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du urriaren 7an

Irrati-umorearen ikono bat den honen emanaldia Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango da

Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

Bilboko taldeak, Los Panchosekin batera, 50 urte baino gehiagoko ibilbide musikala ospatuko du kontzertuan

Miguel Povedak X. Flamenco on Fire jaialdia irekiko du larunbatean

Flamenko kantariak Cantes y poemas del cante jondo aurkeztuko du 20:00etan Areto Nagusian

Punto de Vista 2023 Jaialdirako atzerako kontaketa hasi da

Martxoaren 27tik apirilaren 1era izango den Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarten egongo da berriz ere

Baluartek 'GHOST, musikala' hartuko du apirilaren 13tik 16ra

Musikal Onenaren Broadway World Spain 2020 Saria jaso du, eta David Bustamante eta Ricky Merino dira ikuskizunaren protagonistak, Samen rolean txandakatuz

Vinofest Navarraren uzta berria, Baluarten

Hitzordua apirilaren 14an eta 15ean Erakusketa Aretoan izango da eta bertan Nafarroako 20 upeltegi partaide ingururen ardo zuri, gorri eta beltzak dastatzeko aukera dago

Zirkuak eta musika klasikoak Baluarte Txiki programan bat egingo dute larunbatean

Baluarte Fundazioaren familia-programaren azkenaurreko proposamen hau hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszeniko bat da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.