Dorantesek flamenkoaren esentzia Baluartera ekarriko du 'Nortasuna' lanarekin uztailaren 30ean

2021eko, uztailaren 26a
Piano-flamenkoaren munduan nahitaezko izena den Dorantes Clásica Plus Nazioarteko Musika Jaialdiaren hirugarren hitzorduan izango da protagonista heldu den uztailaren 30ean, ostiralarekin, Baluarteko Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan hasita. Dorantesek Nortasuna izeneko bere zazpigarren eta azken sorkuntza lana aurkeztuko du zuzenean; bere hitzetan, proiekturik intimo eta sakonena, oroitzapen onenak eta Flamenko esentzia berreskuratzen dituenak.
 
Sarrerak 19 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gazte-txartelarekin, %50eko beherapena (soilik txarteldegian).
Dorantesek flamenkoaren esentzia Baluartera ekarriko du 'Nortasuna' lanarekin uztailaren 30ean

BERRIAK BALUARTE

Bihar hasiko dira Baluarten Iruñeko 72-22 Topaketak

Lehenengo eguneko programazioan performance bat eta Victor Kossakovsky eta Sergei Loznitsaren arteko elkarrizketa izango dira, baita tailerraren lehen saioa ere Graciela Iturbiderekin

Jaso Ikastolaren 'Sutan' musikala Baluarten aurkeztuko da datorren astean

Urriaren 11n arratsaldeko 18:00etan taularatuko den musikalak emakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

Lila Downs artista mexikarrak 'Volver Tour' bira urriaren 14an Baluarten aurkeztuko du

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Baluartek David Guaporen '#quenonosfrunjanlafiesta1' emanaldia igandean hartuko du

Emanaldirako sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Pamplona Negra Jaialdiak bere lehen literatur saria iragarri du idazle gazteentzat

Nafarroa osoko 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute, gaztelaniaz eta euskaraz. Originalak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean amaitzen da

Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

Baal Dansa Konpainiaren eskutik datorren dantza garaikidearen eta bideo animazioaren proposamena Joan Miró-ren unibertsoan sortu zen

Ara Malikian Baluartera itzuliko da datorren astean

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian urriak 12an, asteazkena

Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du urriaren 15ean

"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da Areto Nagusira Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.