El Columpio Asesino taldeak Km Zero Musik Fest jaialdiari amaiera emango dio larunbatean

2020th, ekainaren 16a
Publikorik gabeko online kontzertuak hilabete osoz hartu ondoren, Baluarteko Areto Nagusiak larunbatean, hilak 20an, Km Zero Musik Fest jaialdiko azken hitzordua izango du, gaueko 21:00etan, El Columpio Asesino taldearen eskutik. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortua Iruñean, Estatuko pop alternatiboko talde garrantzitsu eta eragin handieneko bat da. El Columpio Asesino isiltasun erlatiboko bost urteren ondoren itzuli da, Ataque celeste (Oso Polita, 2020) lan berriarekin. Elektronikak gero eta protagonismo handiagoa hartu du Ataque celeste bere azken eta esperotako emanaldian. Heterodoxoena den krautetik pop dotore eta ameslarienera doazen oinarri batzuen gainean, ustekabeko soinu-biratze batekin itzuli da taldea agertokietara, bere alde popena erakutsiz, ederra denaren eta makurra denaren arteko bere mamia galdu gabe. Cristina Martínez (ahotsa), Albaro Arizaleta (bateria eta ahotsa), Raúl Arizaleta (gitarrak) eta Daniel Ulecia (baxua eta sintetizadoreak) taldekideek, Iruñeko auditoriumeko emanaldian, nagusiki estudioko azken lan hau aletuko dute, eta beste arrakasta handi batzuk ere eskainiko dituzte, besteak beste, Babel, Ballenas muertas en San Sebastián eta, jakina, Toro. Gainera, oholtza gainean Oreka Tx taldearen laguntza izango du El Columpio Asesinok.
 
Kontzertua zuzenean streaming bidez eskainiko da Baluarteko SalaZero areto berritik. Internet duen edozein gailu mugikorretik sartu ahal izango da, aurrez 1,99 euro ordainduz. SARRERAK
 
El Columpio Asesino taldeak Km Zero Musik Fest jaialdiari amaiera emango dio larunbatean

BERRIAK BALUARTE

Lila Downsek Baluarten kontzertua eskainiko du urriaren 14an

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Tecalitlángo Vargas Mariachia Baluartera 125 urteurren biraren baitan urrian helduko da

Taldea, "munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna, Areto Nagusiko eszenatokira urriaren 15ean igoko da Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikorako abonamenduak beherapen handiekin eskura daitezke

Carlos Latrek Baluarten bigarren emanaldi bat eskainiko du irailaren 17an

One-Man Show ikuskizuna 20:00etan aurkeztuko du eta sarrerak 29 €eta 36 eurotan eros daitezke

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

Israel Fernandezen ahotsak Flamenco on Fire jaialdiari amaiera emango dio abuztuaren 28an Baluarten

Toledoko kantariak, Diego del Moraoren gitarrarekin batera, Flamenko Operaren musikak joko ditu Areto Nagusian  

David Guaporen umoreak Baluarte barrez beteko du datorren urriaren 9an

Bartzelonako bakarrizketagileak #quenonosfrunjanlafiesta1 ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian 19:00etan

Fito & Fitipaldis taldeak Baluarten emanaldi berria eskainiko du abenduaren 16an

Antzoki eta auditoriumetan eginen duen biraren baitan helduko den hitzordu hontarako sarrerak 75 eta 80 eurotan eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.