El Columpio Asesino taldeak Km Zero Musik Fest jaialdiari amaiera emango dio larunbatean

2020th, ekainaren 16a
Publikorik gabeko online kontzertuak hilabete osoz hartu ondoren, Baluarteko Areto Nagusiak larunbatean, hilak 20an, Km Zero Musik Fest jaialdiko azken hitzordua izango du, gaueko 21:00etan, El Columpio Asesino taldearen eskutik. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortua Iruñean, Estatuko pop alternatiboko talde garrantzitsu eta eragin handieneko bat da. El Columpio Asesino isiltasun erlatiboko bost urteren ondoren itzuli da, Ataque celeste (Oso Polita, 2020) lan berriarekin. Elektronikak gero eta protagonismo handiagoa hartu du Ataque celeste bere azken eta esperotako emanaldian. Heterodoxoena den krautetik pop dotore eta ameslarienera doazen oinarri batzuen gainean, ustekabeko soinu-biratze batekin itzuli da taldea agertokietara, bere alde popena erakutsiz, ederra denaren eta makurra denaren arteko bere mamia galdu gabe. Cristina Martínez (ahotsa), Albaro Arizaleta (bateria eta ahotsa), Raúl Arizaleta (gitarrak) eta Daniel Ulecia (baxua eta sintetizadoreak) taldekideek, Iruñeko auditoriumeko emanaldian, nagusiki estudioko azken lan hau aletuko dute, eta beste arrakasta handi batzuk ere eskainiko dituzte, besteak beste, Babel, Ballenas muertas en San Sebastián eta, jakina, Toro. Gainera, oholtza gainean Oreka Tx taldearen laguntza izango du El Columpio Asesinok.
 
Kontzertua zuzenean streaming bidez eskainiko da Baluarteko SalaZero areto berritik. Internet duen edozein gailu mugikorretik sartu ahal izango da, aurrez 1,99 euro ordainduz. SARRERAK
 
El Columpio Asesino taldeak Km Zero Musik Fest jaialdiari amaiera emango dio larunbatean

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.