El crimen a escena atalak benetako krimenaren eszena baten infografia ekarriko du gaur Pamplona Negraren bigarren jardunaldian

2022ko, urtarrilaren 18a
Atzo bertan Baluarten C'era Una Volta... Il Giallo (Bazen behin... eleberri beltza) lelopean hasi zen Pamplona Negra genero beltzeko idazleen eta publikoaren arteko topaketak bigarren jardunaldia ospatzen du gaur arratsaldean. 16:00etan Eleberri Beltza eta Kriminologia lantegiaren bigarren hitzordua hasiko da, gaztelaniaz eskainiko den lehenengoa; zehazki, Álex Martín Escribá idazlea La novela policiaca izenburuko eskola magistrala emateaz arduratuko da. Hitzordua Gola Aretoan izango da, ordainpean, eta aurrez izena eman beharra dago. 
 
Ondoren, arratsaldeko 18:00etan Sardiniako Literatura Berria delakoaren aitatzat hartua den Marcello Fois idazle italiarra, orain gutxi eleberri beltzaren Paco Camarasa II. Sariaren irabazle Irene Rodríguez Aseijas eta Ibón Martínekin batera Crook story, una historia de pícaros izeneko mahai-inguruan arituko dira. Solasaldiari amaiera emanez, Eleberri beltzaren Paco Camarasa II. Saria Ibón Martín eta Irene Rodríguez Aseijas idazleei emango zaie. Eta eten labur baten ostean, 19:05ean El crimen a escena sail arrakastatsuaren bigarren saioaren txanda izango da, CSI: Krimen baten eszenaren infografia izenburuarekin, Guardia Zibilaren SECRIM - Kriminalistika zerbitzuaren eskutik. Bi hitzordu hauek Ganbera Aretoan izango dira eta doako sarrera dute (aretoa bete arte).
 
Eta egunari amaiera emanez, 20:00etan, Zinema Beltza zikloko lehen proiekzioa helduko da gurera: Salvatore Giuliano, 1962an Francesco Rosik zuzendutakoa. Siziliako bidelapur mitiko eta independentista entzutetsu baten bizitza aitzakia onena izango da Italiako bizitzaren sustraietan arakatzeko. Filmea jatorrizko bertsioan emango da eta sarrerak 3 eurotan eskura daitezke.
El crimen a escena atalak benetako krimenaren eszena baten infografia ekarriko du gaur Pamplona Negraren bigarren jardunaldian

BERRIAK BALUARTE

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du datorren astean

Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

'Turrillas Sinfónico' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera Sanferminen gelaurre bezala

Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa uztailan hartuko du bederatzigarren urtez

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren saltokia

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.