Estevezek eta Pañosek 'La Confluencia' koreografiarekin flamenko gaurkotuena Baluartera ekarriko dute hilak 27an

2022ko, abuztuaren 17a
La Confluencia izenburupean, Flamenco on Fire Jaialdiaren edizio honetako hirugarren proposamena Baluarteko Areto Nagusira iritsiko da datorren larunbatean, abuztuaren 27an (21:30ean). Dantza ikuskizuna Rafael Estevez (Huelva, 1979) eta Valeriano Paños (Bartzelona, 1976) dantzari eta koreografo ezagunen lana da. Estevez eta Paños izenez ezagunagoak, Iruñeko auditorioan beren konpainiarekin debuta eginen dute flamenko berrienaren proposamen berritzaile hau aurkeztuz. Konfluentzia koreografia-, musika- eta eszena-lanketaren beraren inguruko hausnarketa da, iraganetik nahiz arte garaikideetatik elikatzen den egungo lengoaia batetik abiatuta. Sarrerak 26 eta 36 eurotan Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com eta www.flamencoonfire.org web-guneetan eskura daitezke.
 
2019ko Sorkuntza modalitateko Dantza Sari Nazionala duen Estévez y Paños konpainia konpainia dantza flamenkoari buruzko ekoizpen garrantzitsuenetako batzuen atzean eta aurrean dago, 2003an bere ibilbidea hasi zuenetik. Estevezek eta Pañosek beren belaunaldiko artista nagusiekin kartela partekatu dute, Miguel Povedatik Rocio Molinaraino, Olga Pericet, Manuel Liñán eta Patricia Guerrero, eta mundu osoko eszenatoki garrantzitsuenek beren ikuskizunak aurkeztu dituzte: New York, Londres, Montreal, Paris... Carlos Saurarekin Flamenco flamenco filmean ere parte hartu zuten.
Estevezek eta Pañosek 'La Confluencia' koreografiarekin flamenko gaurkotuena Baluartera ekarriko dute hilak 27an

BERRIAK BALUARTE

'Peter, musikala'-k Sekula Betirako Lurraldeko magia abenduan ekarriko du Baluartera

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Nafarroako Orkestrak Nafarroaren Eguneko Kontzertua Baluarten eskainiko du abenduak 3an

Perry So maisuak zuzenduko duen ezohiko emanaldian Sofía Esparza soprano nafarrak hartuko du parte

Pamplona Negra espioitza eta krimenaren munduan sartuko da urtarrilaren 16tik 21era

Noir Zinemaldiaren bederatzigarren edizioak Norvegia izango du herrialde gonbidatua eta nazioko eta nazioarteko izen handiak ekarriko ditu Baluartera

El Cigalak 'Lágrimas Negras' diskoaren hogeigarren urteurrena Baluarten ospatuko du otsailaren 19an

20 años de Lágrimas birako kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko 55 eta 60 eurotan

'Hija de la luna' ikuskizunak Mecanoren kantuak berpiztuko ditu otsailaren 10ean Baluarten

Robin Torres izango da espainiar musikako talde ezagunenetako baten omenaldiaren protagonista. Sarrerak 32 eta 38 euro artean salgai daude jada

'Inpresionistak' erakusketa urtarrilaren 15a arte Baluarten bisita daiteke

Harresiaren Aretoak Inpresionismoko hamar artista garrantzitsuenen lanak hartzen ditu, hau da, Monet, Renoir, Van Gogh, Cézanne, Manet, Gauguin, Morisot, Degas, Pisarro eta Toulouse-Lautrecenak

'The Motown Sound' emanaldia, Baluarten abenduaren 18an Jazzy Leap-en eskutik

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiaren baitan, kontzertuak artista handien kantuak ekarriko ditu, besteak beste, Supremes, Jackson 5, Temptations, Marvin Gaye edo Stevie Wonderrenak

Quique Peinadok, Henar Alvarezek eta Manuel Burquek 'Buenismo Bien Show' datorren maiatzean Baluarten aurkeztuko dute

Elkarrekin egiten duten irratsaioan oinarrituta, umore ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 26an, Areto Nagusian gaueko 21:00etan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.