Euskadiko Orkestrak 2022-2023 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

2022ko, ekainaren 16a
Elkartzen gaituen zirrara lelopean, Euskadiko Orkestrak 2022/2023 Denboraldian hamar kontzertu eskainiko ditu Baluarten irailaren 28tik ekainaren 5era hain zuzen ere. Zuzendari titular gisa Robert Treviñoren seigarren denboraldi honek -lau programa zuzenduko ditu- errealismo eta ezbehar dosi handiak izango ditu, baina baita gainditze, baikortasun, energia eta pasio dosiak ere. Denboraldi berriak tragediatik hura gainditzera garamatza musikaren eta haren adibide handien bitartez: Xostakovitxen gordintasuna, Txaikovskiren mamuak, Brucknerren sinfoniarik handiena edota Carl Orffen lanik ospetsuena. Sarrerak irailaren 1etik aurrera salgai egongo dira euskadikoorkestra.eus helbidean eta Baluarteko txarteldegian.
 
Orkestrak pandemian bertan behera utzitako egitasmoak berreskuratuko ditu; Carpenterren Mamu kantak lanaren estreinaldia esaterako, hiru orkestra britainiarrekin batera agindutako lana. Euskal Herriko sorkuntzak ere hartuko du garrantzia Ramon Lazkanori agindutako Mare Marginis lanaren estreinaldiari esker, bai eta Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektuaren amaierarekin –Zuriñe F. Gerenabarrenaren Lorratz lanaren bitartez–, munduari gure konpositoreen iruditeriaren bitartez bira egin ondoren. 
 
Euskadiko Orkestrak oso gutxitan interpretatutako lan bitxiak, entzutea merezi dutenak, ezagutaraztea bultzatuko du, orobat, hala nola Adamsen Doctor Atomic Symphony lana, bai eta Euskal Herrian oso ezagunak ez diren Veprik eta Dzenitis musikagileen lanak ere, besteak beste. Asmo hori bete nahian, sona handiko artistak egongo dira gurekin: Alexei Volodin, Alena Baeva, Yulianna Avdeeva, Dinis Sousa, Roderick Cox eta Frank Peter Zimmermann, adibidez. Bai eta gure lurraldeko artista handi batzuk ere, hala nola Donostiako Orfeoia –haren 125. urteurrenean–, Easo Gazte eta Easo Eskolania, Carlos Mena eta Jone Martínez sopranoa.
Euskadiko Orkestrak 2022-2023 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.