Miguel Povedak X. Flamenco on Fire jaialdia irekiko du larunbatean

2023ko, martxoaren 20a
 
Flamenco on Fire Jaialdiak hamargarren edizioa ospatuko du aurten. Jaialdia abuztuaren 23tik 27ra iritsiko da Baluartera, baina irekiera moduan Miguel Povedaren kontzertua antolatu du Iruñeko auditorioan larunbatean, hilak 25ean, arratsaldeko 20:00etan. Flamenko kantariak kontzertu paregabea prestatu du 2023ko biraren baitan. Emanaldian Cantes y poemas del cante jondo aurkeztuko du. Lan honekin kantariak bi alderdi artistiko ezberdin biltzen ditu. Alde batetik, flamenko tradizionala: herri-hizkiak eta egile-letrak, beren oihartzunean berrinterpretatzean berritzen diren formula zaharretan: soleareak, buleriak, malageñak...; bestetik, Federico García Lorcaren poemak musikara egokitzeko egindako lana; horren erakusgarri izan ziren Enlorquecido eta Sonetos y poemas para la libertad albumak. Gainera, 1922ko Granadako Jondo Kantuaren Lehiaketaren mendeurrenaren arrastoan egin zuen, Granadako poeta horrekin hain lotuta egon baitzen. Flamenco on Fire Jaialdiari hasiera emango dion kontzertu honetan, Jesús Guerrero (gitarra), Paquito González (perkusioa), El Londro (koruak eta palmak), Carlos Grilo (palmak) eta Sonia Poveda (dantza) izango ditu lagun Baluarteko agertokian.
 
Sarrerak 45 eta 55 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian.
Miguel Povedak X. Flamenco on Fire jaialdia irekiko du larunbatean

BERRIAK BALUARTE

'No Me Toques El Cuento' ikuskizunak ipuinetako printzesen beste aldea erakutsiko du azaroaren 12an Baluarten

Komedia musikal hau Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

Niña Pastori flamenko kantariaren kontzertua abenduaren 29ra atzeratzen da

Azaroaren 16an Baluarten iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Jaso Ikastolak 'TE-4000 Hegaldian' musikala ekarriko du Baluartera urriaren 11n

Ikastetxeko hamaikagarren musikalak autismoa du ardatz eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.