Baluartek 'GHOST, musikala' hartuko du apirilaren 13tik 16ra

2023ko, martxoaren 20a
 
Madrilgo Gran Vían bi denboraldiz egon ondoren, GHOST, musikala Iruñera iritsiko da eta Baluarten taularatuko da apirilaren 13tik 16ra. Iruñeko auditoriumeko entzuleek musika ikuskizun honen sei emanaldiez gozatu ahal izango dute. 17 artistaz osatutako talde batek parte hartuko du eta David Bustamante eta Ricky Merino izango ditu buru, Sam ahaztezinaren rolean txandakatuz, eta Ana Dachs Molly bezala. Sarrerak 29, 39 eta 55 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian.
 
Eszenaratze ikusgarriarekin, 1990ean Patrick Swayze, Demi Moore eta Whoopi Goldberg protagonista izan zitue filma birsortuko dute Baluarten 41 eszenatan. Italian arrakasta handia izan zuen Mary Poppins musikalaren efektu berezien arduradun Paolo Carta ilusionistaren eskutik, ikuskizunak efektu berezi zirraragarriak bilduko ditu, filmeko eszena gogoangarriak birsortzeko aukera emango dutenak, hala nola mamuak Oda Maeren gorputza zeharkatzen duen eszena edo Samek hormak zeharkatzen zueneko momentu mitikoa.
 
Ghostek musikal onenaren Broadway World Spain 2020 saria jaso zuen. Federico Bellone nazioarteko ibilbide ezaguneko ikuskizunen zuzendari artistikoak zuzendutako ekoizpen originala da. Horien artean, Mary Poppins (Disney eta Cameron Mackintosh), Dirty Dancing eta Charlie y la fábrica de chocolate musikala (denboraldia ireki du Madrilen) nabarmentzen dira.
 
Ghost, musikalak Sam eta Mollyren arteko betiereko maitasun istorioa kontatzen du. Sam eta Molly maitaleen zoriona zapuztu egiten da lapur batek mutila hiltzen duenean. Sam bi munduen artean harrapatuta geratzen da, neska berari bizia kendu zion mehatxu beretik babesteko asmoz. Oda Mae-ren bitartez jartzen da harremanetan Mollyrekin, bidentearena egiten duen iruzurti baten bitartez alegia, zeina, ustekabean, bizien eta hilen artean zubi-lana egiteko gai bihurtzen baita.
 
 

EMANALDIAK

Apirilak 13 osteguna | 20:00 (Bustamante)

Apirilak 14 ostirala | 18:00 (Bustamante)

Apirilak 14 ostirala | 21:30 (Ricky Merino)

Apirilak 15 larunbata | 18:00 (Ricky Merino)

Apirilak 15 larunbata | 21:30 (Bustamante)

Apirilak 16 igandea | 18:00 (Bustamante)

Baluartek 'GHOST, musikala' hartuko du apirilaren 13tik 16ra

BERRIAK BALUARTE

'No Me Toques El Cuento' ikuskizunak ipuinetako printzesen beste aldea erakutsiko du azaroaren 12an Baluarten

Komedia musikal hau Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

Niña Pastori flamenko kantariaren kontzertua abenduaren 29ra atzeratzen da

Azaroaren 16an Baluarten iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Jaso Ikastolak 'TE-4000 Hegaldian' musikala ekarriko du Baluartera urriaren 11n

Ikastetxeko hamaikagarren musikalak autismoa du ardatz eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.