Euskal Telebistako Go!azen sail arrakastatsua Baluarten bueltan izango da bihar, arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean, Go!azen 8.0 emanaldiarekin. Telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasi dute eta gurean pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz. Sarrerak 18 eta 20 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA.
Iruñean irailaren 28tik ekainaren 5era egingo den programazio berriak tragediatik musikaren eta bere adibide handien bidez gainditzera garamatza
Es ella lelopean ospatuko den hitzordua irailaren 3tik 10era bitartean izango da eta historian zehar emakumeek musikan izan duten papera gogoraraziko du
María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude
"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da gurera Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin
Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean
Lina Tur Bonetek Zortzi Urtaroak programa zuzenduko du, Vivaldiren Lau Urtaroak eta Astor Piazzollaren Buenosairestar lau urtaroak elkarrizketan jarriko dituena
Urriaren 6tik 18ra, kultura, arte eta hausnarketaren nazioarteko topaketa handi bat egingo da 72ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena dela eta