‘Human Bodies’, gizakiaren gorputzaren barnekaldera bidaia

2016ko, azaroaren 18a

Baluarteko Harresiaren Aretoak Human Bodies erakusketa hartzen du heldu den apirilaren 9ra arte. Erakusketaren helburua da gizakien gorpuak erabilita, gizakien gorputzaren funtzionamendua erakustea. Zehazki, giza gorputzaren barnetik bidaia zoragarria da; eta bidaia horretan, benetako 12 gorpu oso eta 150 banakako organo izango ditu bidaia lagun bisitariak. Bazen behin giza gorputza marrazki bizidunetako sortzaileak daude erakusketaren atzean. Marrazki bizidun haiek bezala, entretenitzeaz gainera, irakastea du helburu.Giza gorputza era berezian aurkezten dute: plastinazio teknika erabiliz landu dituzte gorpuak, eta emaitza harrigarria lortu dute.Teknikari esker, organoen benetako itxura mantentzea lortu dute. Hautatzeko orduan, organo bakoitza oso ondo aztertu dute zientzialariek; gorputzaren funtzionamendua azaltzeko duen interesaren arabera aukeratu dituzte. Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 14.30era (13.00etan, azken sarrera) eta 17.00etatik 21.30era (azken sarrera, 20.00etan); larunbat, igande eta jaiegunetan, 11.00etatik 21.30era (azken sarrera, 20.00etan).

‘Human Bodies’, gizakiaren gorputzaren barnekaldera bidaia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.