Flamenko jaialdia Israel Fernandez eta Diego del Moraoren kontzertuarekin hilak 28an amaituko da

2022ko, abuztuaren 20a
Flamenco on Fire jaialdiak edizio honetako laugarren eta azken Kontzertu Handia eskainiko du abuztuaren 28an (igandea, 21:30ean), Baluarteko Areto Nagusian, Israel Fernandez eta Diego del Morao protagonistak direla. Oin bat tradizioan eta bestea garaikidetasunean, toledotar kantariak bere ahotsa jereztarraren gitarrarekin oholtza gainean elkartzen du Opera Flamenkoko musikak interpretatzeko. Iraganerako bidaia intimoa da, eta horren bidez, zezen plazetan kantuz bizi izan ziren eta flamenkoa masa ikuskizun bilakatu zuten 30. hamarkadako kontzertuak berreskuratzen dira. Sarrerak 28 eta 38 eurotan Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com eta www.flamencoonfire.org web-guneetan eskura daitezke.
 
Israel Fernándezek (Corral de Almaguer, 1989), andaluziar jatorria duen artista ijitoak, hainbat album argitaratu ditu, besteak beste Universo Pastora. Bideo bat ere grabatu du Colors estudioan, Billie Eilish, Maluma eta Kidd Keo kasu, baina flamenkoa abesten, hatz-koskorrek agintzen duten konpasean. Eszenaratzeak, pertsonala eta zaindua, azken errebelazio handienetako bat bezala sendotzen lagundu dio. Latin Grammy sarietarako izendapenak, Odeon Saria... bere ibilbideak, finkatuta baino gehiago, etorkizun arrakastatsua agintzen du.
 
Diego del Morao (Jerez de la Frontera, 1979), garai hartako gitarra-jotzaile flamenko ospetsuenetako bat, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan, gai izan da familia-eskolari eusteko, eta haren gainean bere musika propioa sortzeko; beharbada, bere ukitua egungo gitarristen artean ezagunenetako bat izango da. Moraíto Chicoren semea da eta, beraz, flamenkoaren historia hurbileko gitarra saga garrantzitsuenetako batetik abiatzen da. Diego El Cigala, Niña Pastori, José Mercé, Marina Heredia, Duquende edo Paco de Lucía bera izan ditu lagun.
Flamenko jaialdia Israel Fernandez eta Diego del Moraoren kontzertuarekin hilak 28an amaituko da
Israel Fernández eta Diego del Morao.

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko 72-22 Topaketak Baluarten hasiko dira ostiral honetan

Lehenengo eguneko programazioan performance bat eta Victor Kossakovsky eta Sergei Loznitsaren arteko elkarrizketa bat izango dira, baita tailerraren lehen saioa ere Graciela Iturbiderekin

Guitarricadelafuentek 'La Cantera 2022' ekarriko du Baluartera azaroaren 25ean

Artistak bere lehen albumeko abestiak Areto Nagusian aurkeztuko ditu, arratsaldeko 20:30ean. Sarrerak salgai daude jada

Baluartek David Guaporen '#quenonosfrunjanlafiesta1' emanaldia igandean hartuko du

Emanaldirako sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

'Inpresionistak' erakusketa murgiltzailea Baluartera iritsiko da urriaren 28tik urtarrilaren 15era

Harresiaren Aretoak Inpresionismoko hamar artista garrantzitsuenen lanak hartuko ditu, hau da, Monet, Renoir, Van Gogh, Cézanne, Manet, Gauguin, Morisot, Degas, Pisarro eta Toulouse-Lautrecenak

Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

Baal Dansa Konpainiaren eskutik datorren dantza garaikidearen eta bideo animazioaren proposamena Joan Miró-ren unibertsoan sortu zen

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du urriaren 15ean

"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da Areto Nagusira Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.