Lila Downs abeslariak Baluarten emanaldia eskainiko du urriaren 14an

2022ko, maiatzaren 29a
Lila Downs kantari mexikarrak emanaldia eskainiko du lehenengoz Baluarten heldu den urriaren 14an, ostiralarekin, arratsaldeko 20:30ean hasita. Downs Mexikoren eta Amerikako Estatu Batuen arteko mugako ahotsa da; muga krudela bizimodu hobearen bila doazen hainbat etorkinentzat, baina, aldi berean, kultur mestizaje guztiz interesgarriaren iturria. Gaztelaniaz eta ingelesez abesteaz gain, Mexikoko hizkuntza indigenak (mixtekera, zapotekera, maiera, nahuatla) ere erabiltzen ditu bere lanetan. Mexikoko musika tradizionala blues, jazz, soul, afrikar musika, eta baita klezmer musikarekin ere, fusionatzen du. In&Out Music Live ekoizleak antolatutako kontzerturako sarrerak 37 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. 
 
Lila Downsek 1999an kaleratu zuen La sandunga, bere lehenbiziko albuma, baina nazioarteko arrakasta 2001ean erdietsi zuen, La Línea diskoarekin. 2002an Frida pelikularen soinu bandako zenbait kanta grabatu zituen. Una Sangre-rekin 2005eko folk disko onenaren Grammy Latinoa irabazi zuen. Kepa Junkeraren Etxea diskoan (2008) parte hartu zuen Haurtxo Polita abestia kantatuz.
Lila Downs abeslariak Baluarten emanaldia eskainiko du urriaren 14an

BERRIAK BALUARTE

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa uztailan hartuko du bederatzigarren urtez

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Film Symphony Orchestra Baluartera 2023ko ekainaren 3an bueltatuko da

FSOk Krypton aurkeztuko du, heroi eta superheroien filmen musika onenarekin, Baluarteko Areto Nagusian. Sarrerak, 42 eta 58 euro bitartean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du datorren astean

Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

'Turrillas Sinfónico' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera Sanferminen gelaurre bezala

Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.