Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du larunbatean

2022ko, urriaren 11a

1897az geroztik Mexikoko herri musikaren erreferentea den Tecalitlango Mariachi Vargas sortzearen 125. urteurrena ospatzen ari da nazioartean birarekin, eta horren baitan larunbatean, hilak 15ean, Baluartera bi emanaldirekin helduko da: arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30ean. Vargas Mariachiaren seigarren belaunaldiak, Carlos Martinez musika zuzendaria buru, arrakasta handiak ekarriko ditu Iruñeko auditorioko Areto Nagusira, besteak beste, El son de la negra, Guadalajara, La bikina, Sabes una cosa, El jarabe tapatío, Cielito lindo edo Huapango de Moncayo. Kontzertuan, Vargas Mariachiarekin batera Iruñeko Orfeoia arituko da; eta emanaldiari hasiera emanez, Los Tenampas nafar mariachi taldea izango da.
 
Gaspar Vargas López maisuak sortutako Mexikoko musika folklorikoaren talde honek mundu osoko eszenatokietan jo du eta sari ugari jaso ditu, Grammy eta Grammy Latinoak barne.
 
Mexikoko musika festa honetarako sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du larunbatean

BERRIAK BALUARTE

NOSk 'Animalien inauteria' proposatzen du gaur arratsalderako Familia Kontzertuak zikloaren baitan

Perry Sok, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren maisu berriak, ibilbide dibertigarria egingo du Saint-Saëns-en musikan barrena, 18:00etatik aurrera. Sarrerak agortu dira

Areto Nagusiak Pica-Pica taldearen emanaldia hartuko du gaur arratsaldean

Taldeak Nire Etxeko Patioa 17:30ean aurkeztuko du, 2011n Madrilen debutatu zuen musika ikuskizuna 

Iruñeko Sinfoniettak gabonetako kontzertua emango du abenduaren 19an Ganbera Aretoan

Caroline Collierrek zuzenduko du Tchaikovsky: 5. sinfonia izenburua duen emanaldia, 20:00etan

'HORMA' musika elektronikoari buruzko jardunaldien amaiera hartuko du gaur Baluartek

Erol Alkan, Piek, Kreator eta The Bass Valley izango dira eguneko protagonistak 17:00etan hasiko den hitzorduan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Eguberria kontzertu berezi batekin jasoko dute abenduaren 23an

Perry So maisuak Baluarteko Areto Nagusian zuzenduko duen emanaldirako sarrerak 16 eta 38 euro artean eros daitezke

Ángel Martín Baluarten izango da bihar '103 Noches' bakarrizketarekin

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna eskainiko du komikoak 19:00etan Areto Nagusian

Baluarteko atondo nagusiak 'Prostituzioa, Giza Eskubideen aurkako atentatua' erakusketa hartzen du

24 artista plastikoren lanak biltzen dituen erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai atondo nagusian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.