Zirkuak eta musika klasikoak Baluarte Txiki programan bat egingo dute larunbatean

2023ko, martxoaren 22a
 
Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki zikloak 2022/2023 programazioaren azken txanpari ekingo dio. Zehazki, larunbatean, hilak 25ean, denboraldiko azken aurreko proposamena ekarriko du Baluartera: Memory, hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszenikoa. Arte eszenikoak haurrei eta familiei hurbiltzeko asmoz, Memory-zirkua eta musika klasikoa uztartuko ditu Ganbera Aretoan arratsaldeko 17:00etan.
 
Zirkuko artista den El Gran Rufusek malabareak eta orekak egingo ditu jostailuekin eta beste objektu batzuekin, hala nola kometa batekin, kapelekin, diaboloarekin, bizikleta batekin edo kulunka batekin. Aldi berean, Memory ikuskizunak Edward Elgarrek umetan konposatutako La varita de la juventud obraren zuzeneko musika ekarriko du Baluartera, hari laukote baten eskutik: Garazi Echeandia Arrondo biolin katedraduna, María Fernández Molina biola irakaslea eta Sofía Zumel González biolontxelo eta Aitor Prada Sanz de Galdeano biolin ikasleak. Gainera, ikuskizunaren gidoia idatzi duen Ana Hernández-Sanchiz izango du narratzaile. Emanaldiak irudimena piztu eta haurrak antzezle eta sortzaile gisa inspiratu nahi ditu. Oroitzapenei eta oroimen-galerari buruz hausnartzen laguntzen du, eta, aldi berean, zuzeneko musika eta irrati-narrazioa entzutea sustatzen du.
 
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena du eta 4 urtetik aurrera gomendatzen da. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskuratu ahal izango dira: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salduko dira, 25 eurotan, soilik txartel-leihatilan.
 
Baluarte Txiki zikloko seigarren eta azken hitzordua Atena Konpainia Artistikoaren Meraki Momentuak dantza garaikide emanaldia izango da, maiatzaren 6an.
Zirkuak eta musika klasikoak Baluarte Txiki programan bat egingo dute larunbatean

BERRIAK BALUARTE

'No Me Toques El Cuento' ikuskizunak ipuinetako printzesen beste aldea erakutsiko du azaroaren 12an Baluarten

Komedia musikal hau Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

Niña Pastori flamenko kantariaren kontzertua abenduaren 29ra atzeratzen da

Azaroaren 16an Baluarten iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Jaso Ikastolak 'TE-4000 Hegaldian' musikala ekarriko du Baluartera urriaren 11n

Ikastetxeko hamaikagarren musikalak autismoa du ardatz eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.