Miguel Ríos abeslariak Un Largo Tiempo bira akustikoarekin helduko da Baluartera martxoaren 26an, arratsaldeko 20:00etan. Bira honekin, gaztelaniaz abestutako rockaren ezinbesteko kantautorea eszenatokietara bueltatzen da oholtzak utzi zituenetik hamabi urte betetzen direnean. The Black Betty Trio bandarekin batera izango dugu Areto Nagusiko oholtzan. Elkarrekin El blues de la tercera edad eta La estirpe de Caín plazaratu ditu, azken 12 urteotako lehenengo abesti berriak. Gurean emango duten kontzertu akustikoan disko berriko errepertorioa, bertsio bereziak eta arrakasta handiak eskainiko dituzte. Sarrerak 45 eta 50 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Iruñean irailaren 28tik ekainaren 5era egingo den programazio berriak tragediatik musikaren eta bere adibide handien bidez gainditzera garamatza
Es ella lelopean ospatuko den hitzordua irailaren 3tik 10era bitartean izango da eta historian zehar emakumeek musikan izan duten papera gogoraraziko du
María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude
"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da gurera Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin
Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean
Lina Tur Bonetek Zortzi Urtaroak programa zuzenduko du, Vivaldiren Lau Urtaroak eta Astor Piazzollaren Buenosairestar lau urtaroak elkarrizketan jarriko dituena
Urriaren 6tik 18ra, kultura, arte eta hausnarketaren nazioarteko topaketa handi bat egingo da 72ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena dela eta