Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

2022ko, urriaren 3a


Baluarte Fundazioak 2017an abian jarritako Baluarte Txiki zikloa azaroan bueltan izango dugu familia osoari eskainitako programazioarekin. Osotara, 2022/2023 Denboraldian sei haur-ikuskizun ekarriko ditu Baluartera maiatza arte, horietariko bik, gainera, emanaldiak euskaraz izango dituztela. Zehazki, ikasturte hontako Baluarte Txiki zikloa datorren astean hasiko da, hilak 15ean, Baal Dansa Konpainia konpainiaren MiraMiró ikuskizunarekin. Dantza garaikidea eta bideo-animazioa batzen dituen proposamena Joan Miró-ren unibertsoan sortu da. Bere lan grafikoaren aukeraketa bat konpainiak Baluarteko Ganbera Aretoan aurkeztuko duen pieza garatzen den markoa da. Kolore biziek, forma geometrikoek eta pertsonaien eta irudien “totipotentziak” fantasia suspertuko dute MiraMiró ikuskizunean, dena posible dela agerian utziz. Modu magikoan, pinturak bizidun bilakatuko dira eta ametsezko unibertso batera eramango du publikoa aurkikuntzaz eta ezustez beteriko bidaia batean.

Ikuskizunak 45 minutuko iraupena izango du eta 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salgai daude, 25 eurotan, soilik txarteldegian.

Baluarte Txiki zikloko hurrengo hitzorduak hauek izango dira: SEON Konpainiaren Infinit zirku-ikuskizuna (aza 19); Emocionario, musikala antzeztutako kontzertua Dubbi Kids Konpainiaren eskutik (abe 17); Canti Vagantiren Pinocchio, una historia delirante / Pinocchio, eldarniozko istorioa antzezlana (ots 11, gazt-eu); Memory kontzertu eszenikoa (mar 25, gazt-eu); eta Atena Konpainia Artistikoaren Meraki Momentuak dantza garaikide emanaldia.

Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

BERRIAK BALUARTE

NOSk 'Animalien inauteria' proposatzen du gaur arratsalderako Familia Kontzertuak zikloaren baitan

Perry Sok, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren maisu berriak, ibilbide dibertigarria egingo du Saint-Saëns-en musikan barrena, 18:00etatik aurrera. Sarrerak agortu dira

Areto Nagusiak Pica-Pica taldearen emanaldia hartuko du gaur arratsaldean

Taldeak Nire Etxeko Patioa 17:30ean aurkeztuko du, 2011n Madrilen debutatu zuen musika ikuskizuna 

Iruñeko Sinfoniettak gabonetako kontzertua emango du abenduaren 19an Ganbera Aretoan

Caroline Collierrek zuzenduko du Tchaikovsky: 5. sinfonia izenburua duen emanaldia, 20:00etan

'HORMA' musika elektronikoari buruzko jardunaldien amaiera hartuko du gaur Baluartek

Erol Alkan, Piek, Kreator eta The Bass Valley izango dira eguneko protagonistak 17:00etan hasiko den hitzorduan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Eguberria kontzertu berezi batekin jasoko dute abenduaren 23an

Perry So maisuak Baluarteko Areto Nagusian zuzenduko duen emanaldirako sarrerak 16 eta 38 euro artean eros daitezke

Ángel Martín Baluarten izango da bihar '103 Noches' bakarrizketarekin

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna eskainiko du komikoak 19:00etan Areto Nagusian

Baluarteko atondo nagusiak 'Prostituzioa, Giza Eskubideen aurkako atentatua' erakusketa hartzen du

24 artista plastikoren lanak biltzen dituen erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai atondo nagusian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.