Musikaren Sari Nazional Teresa Catalan eta Asier Polo, gaur Euskadiko Orkestraren 9. programan

2022ko, maiatzaren 19a

Euskadiko Orkestrak 2021-2022 abonu denboraldiko bederatzigarren eta azkenaurreko emanaldia Baluarteko Areto Nagusian eskainiko du gaur arratsaldeko 19:30ean hasita eta bere zuzendari titular Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Kontzertuari hasiera emanez, 2017an Musikaren Sari Nazionala jaso zuen Teresa Catalan egile nafarraren Garaipen hutsa estreinatuko du orkestrak. Haren ondotik etorriko da Espainiako Sari Nazionala jasotako beste bat, Asier Polo biolontxelista, eta 21 urte zituela orkestran hasi zeneko obra eta ordutik beti bidelagun izan duena interpretatuko du: Elgarren Biolontxelorako kontzertua, errepertorio britainiarreko kontzerturik ezagunenetako bat. Ekitaldia amaitzeko, Robert Treviñok XX. mendeko bigarren zatiko sinfonia frantses ezagun bat zuzenduko du: Henri Dutilleuxen 1. Sinfonia. Lan horrek egileari ospea eman zion nazioartean, eta haren bidez hasi zen tinbre-fintasun paregabeko bere soinu-unibertso berezia taxutzen. Sarrerak www.euskadikoorkestra.eus web-gunean eskura daitezke.

Musikaren Sari Nazional Teresa Catalan eta Asier Polo, gaur Euskadiko Orkestraren 9. programan

BERRIAK BALUARTE

Flamenko jaialdia Israel Fernandez eta Diego del Moraoren kontzertuarekin hilak 28an amaituko da

Toledoko kantariaren ahotsa eta jereztarraren gitarra Baluarteko Areto Nagusian elkartuko dira Opera Flamenkoko musikak interpretatzeko 

José Mercé kantaria Flamenco on Fire jaialdiaren bigarren hitzorduaren protagonista izango da Baluarten abuztuaren 26an

Artista jereztarrak Baluarteko Areto NagusiaEl oripandó aurkeztuko du, kantak, boleroak, baladak eta soinu elektronikoak biltzen dituen bere hogeigarren albuma

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emakumeen presentziaren aldeko apustua egiten du berriz ere 22-23 denboraldian

Zuzendari berria buru duela, NOSk 12 kontzertu eskainiko ditu Baluarteko abonamendu programazioan. Sarrera solteak irailaren 8an jarriko dira salgai eta nobedade gisa Gazte Abonua abiarazi du

Baluarteko txartel-leihatila, goizez eta arratsaldez zabalik

Sarrerak txarteldegian 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eskura daitezke

Estevezek eta Pañosek 'La Confluencia' koreografiarekin flamenko gaurkotuena Baluartera ekarriko dute hilak 27an

Koreografoak eta euren konpainia Flamenco on Fire Jaialdiaren hirugarren proposamenaren protagonista izango dira Iruñeko auditorioan

'Oinak hodeietan' programako gonbidapenak Baluarteko webgunean eta txarteldegian eskura daitezke

Abuztuaren 4tik 28ra egingo den programak arte eszenikoak eta Nafarroako espazio bereziak lotuko ditu

Baluarte Fundazioaren 2022/23 Denboraldi Nagusiak 9 ikuskizun eskainiko ditu

Urriaren 20tik maiatzaren 5era Baluarten garatuko den ikasturte berriaren ardatz nagusiak lirika/klasika eta dantza izango dira

Flamenko Jaialdia Baluarten datorren astean hasiko da María José Llergo kantariaren emanaldiarekin

Areto Nagusian abuztuaren 25ean gaueko 21:30ean izango den kontzertuan flamenko-kantari kordobarrak Sanación izeneko bere lehenengo lana aurkeztuko du

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.