Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten ‘Musika eta zine gaua’ eskainiko du martxoaren 8an

2018ko, abenduaren 11a
Aurreko denboraldia Psicosis eta Nosferatu pelikulen proiekzioarekin bat eginez film horien soinu bandak zuzenean arrakasta handiz interpretatu ostean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Musika eta zine gaua Baluarteko Areto Nagusian eskainiko du heldu den martxoaren 8an, arratsaldeko 20.00etan. Zehazki, Musika eta zine gaua kontzertua Juan Antonio Bayona zinegilearen eta Fernando Velázquez musikagile eta zuzendariaren arteko elkarlanekin handiagotutako esperientzia musikala da. Velazquezek berak zuzenduko duen emanaldian, orkestrak El orfanato, Lo imposible, El secreto de Marrowbone, Un monstruo viene a verme eta El hombre esponja filmetako musika interpretatuko du zuzenean, bost pelikula hauetariko bakoitzaren hogei bat fotograma proiektatzen diren bitartean. 
 
Sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web-orrian eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, 30 urtetik beherakoek txartel-leihatilan sarrerak 5 eurotan erosi ahal dituzte.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten ‘Musika eta zine gaua’ eskainiko du martxoaren 8an

BERRIAK BALUARTE

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du datorren astean

Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

'Turrillas Sinfónico' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera Sanferminen gelaurre bezala

Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa uztailan hartuko du bederatzigarren urtez

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren saltokia

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.