Navarra Fashion Week moda-azokak edizio berri honen bigarren jardunaldia biziko du gaur Baluarten. Bihar arte, Harresiaren Aretora gerturatzen diren pertsonak datorren denboraldirako moda-proposamenak, Nafarroako saltokien desfileak, bertako diseinatzaile berrien desfileak, modelo lehiaketa edota gastronomia, moda eta ile-apainketa bateratzen dituen hitzorduaz gozatzeko aukera izanen dute. Sartzeko, ezinbestekoa da gonbidapena izatea. Déjàvu Models-ek antolatutako modaren feria honen ordutegia gaur 17:30etik 21:30era izango da, eta bihar, 12:00etatik 14:30era.
Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 24. edizioa uztailaren 21etik abuztuaren 6ra izango da
Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik
Bi kulturak izenburupean, zientzia-dibulgazioko jardunaldiak 12 hitzaldi ekarriko ditu, askotariko gai eta proposamen eszenikoak jorratzen dituztenak
Ikastetxeko hamaikagarren musikalak autismoa du ardatz eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du
Komedia musikal hau Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago
Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta
Azaroaren 16an Baluarten iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute
Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke