Navartur 2023 Baluarten ospatuko da otsailaren 24tik 26ra

2023ko, otsailaren 8a
 
Navartur Nazioarteko Turismo Feria Baluartera bueltatuko da aurten berriz ere, otsailaren 24tik 26ra hain zuzen ere. Hiru egunez, eta 200 erakustoki ingururen partaidetzarekin, hamazazpigarren edizioa betetzen duen Azoka honek mundu guztiko herrialde ezberdinetarako 500 bidai aukera aurkeztuko die bisitariei, Zure ametsak errealitate bilakatzen ditugu lelopean. Navartur-en bisitariek Espainiako, Europako nahiz mundo osoko toki liluragarriak ezagutu, hitzaldietan parte hartu, beste herrialdetako gastronomia dastatu edo folklore ikuskizunekin gozatu ahalko dute, Azokak eskaintzen duen EGITARAUA zabalari esker. Feria 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era egongo da zabalik hilak 25ean eta 26an, eta otsailaren 26an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrerak www.navartur.es helbidean doan eskura daitezke, edota feriaren sarreran bertan 3 euro ordainduz.
Navartur 2023 Baluarten ospatuko da otsailaren 24tik 26ra

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten martxoaren 30ean

Transformazioak izeneko kontzertuan, Marko Letonjak Stravinsky, Saariaaho eta Dvořáken lanak zuzenduko ditu

Juan Carlos Ortegak 'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du urriaren 7an

Irrati-umorearen ikono bat den honen emanaldia Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango da

Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

Bilboko taldeak, Los Panchosekin batera, 50 urte baino gehiagoko ibilbide musikala ospatuko du kontzertuan

Miguel Povedak X. Flamenco on Fire jaialdia irekiko du larunbatean

Flamenko kantariak Cantes y poemas del cante jondo aurkeztuko du 20:00etan Areto Nagusian

Punto de Vista 2023 Jaialdirako atzerako kontaketa hasi da

Martxoaren 27tik apirilaren 1era izango den Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarten egongo da berriz ere

Baluartek 'GHOST, musikala' hartuko du apirilaren 13tik 16ra

Musikal Onenaren Broadway World Spain 2020 Saria jaso du, eta David Bustamante eta Ricky Merino dira ikuskizunaren protagonistak, Samen rolean txandakatuz

Vinofest Navarraren uzta berria, Baluarten

Hitzordua apirilaren 14an eta 15ean Erakusketa Aretoan izango da eta bertan Nafarroako 20 upeltegi partaide ingururen ardo zuri, gorri eta beltzak dastatzeko aukera dago

Zirkuak eta musika klasikoak Baluarte Txiki programan bat egingo dute larunbatean

Baluarte Fundazioaren familia-programaren azkenaurreko proposamen hau hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszeniko bat da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.