Navartur 2023 Baluarten ospatuko da otsailaren 24tik 26ra

2023ko, otsailaren 8a
 
Navartur Nazioarteko Turismo Feria Baluartera bueltatuko da aurten berriz ere, otsailaren 24tik 26ra hain zuzen ere. Hiru egunez, eta 200 erakustoki ingururen partaidetzarekin, hamazazpigarren edizioa betetzen duen Azoka honek mundu guztiko herrialde ezberdinetarako 500 bidai aukera aurkeztuko die bisitariei, Zure ametsak errealitate bilakatzen ditugu lelopean. Navartur-en bisitariek Espainiako, Europako nahiz mundo osoko toki liluragarriak ezagutu, hitzaldietan parte hartu, beste herrialdetako gastronomia dastatu edo folklore ikuskizunekin gozatu ahalko dute, Azokak eskaintzen duen EGITARAUA zabalari esker. Feria 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era egongo da zabalik hilak 25ean eta 26an, eta otsailaren 26an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrerak www.navartur.es helbidean doan eskura daitezke, edota feriaren sarreran bertan 3 euro ordainduz.
Navartur 2023 Baluarten ospatuko da otsailaren 24tik 26ra

BERRIAK BALUARTE

'No Me Toques El Cuento' ikuskizunak ipuinetako printzesen beste aldea erakutsiko du azaroaren 12an Baluarten

Komedia musikal hau Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean eta 16 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

Niña Pastori flamenko kantariaren kontzertua abenduaren 29ra atzeratzen da

Azaroaren 16an Baluarten iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Jaso Ikastolak 'TE-4000 Hegaldian' musikala ekarriko du Baluartera urriaren 11n

Ikastetxeko hamaikagarren musikalak autismoa du ardatz eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.