NOSk ezohiko kontzertua eskainiko du ostiralean Nafarroaren Eguna dela eta

2021eko, azaroaren 30a
Nafarroaren Eguna dela eta, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak ezohiko kontzertua eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian ostiralean, hilak 3an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Jesús Echeverría zuzendari nafarraren batutapean. Programak nafar musikaren eraketan jarriko du arreta. Zehazki, Jesús García Leozen Retablo de Navidad - Obertura; Tomás Asiainen Pirinaica/Ezpata-Dantza; Agustín González Acíluren Pezzo per archi; Fernando Remacharen La maja vestida; Emilio Arrietaren Capricho para orquesta eta Recuerdos del dominó azul; Jesús García Leozen Akelarre en Zugarramurdi; eta Joaquín Larreglaren Viva Navarra
 
Kontzerturako txartelak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, sarrerak precio berezian ere badaude, Gazte-Txartela dutenentzat, eta NOS-eko edo/eta Baluarte Fundazioko kide edo/eta harpidedunentzat: 6 eurotan, soilik Baluarteko txarteldegian. 


Nobedade gisa, kontzertua Nafarroako Himnoarekin hasiko da, baina partitura hau Nafarroako Migratzaileen kolektiboen musika-tradizioetara eta kultur instrumentazioetara egokituko da. 

NOSk ezohiko kontzertua eskainiko du ostiralean Nafarroaren Eguna dela eta

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.