Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa Baluarteko Terrazatik ikusteko sarrerak salgai daude

2022ko, maiatzaren 14a
Azkeneko bi urteotan jaiak beharrez bertan behera geratu ondoren, aurten Sanferminak bueltan izango dira Iruñean eta baita Baluarten ere. Zehazki, gure eraikineko hirugarren solairuko terraza Sanferminetako gau guztietan -uztailaren 6tik 14ra- ateak zabalduko ditu berriz ere. Paregabeko lekua su-artifizialen jaurtiketa ikusteko, pintxo batzuk edo kopa bat hartzeko eta giro apartaz gozatzeko. Terraza Sanferminetako egun guztietan zabalik egonen da gaueko 21:00etatik suen jaurtiketa amaitu arte. Hirugarren solairuan bertan ipiniko diren barra ezberdinetan, ohiko edariez gain, pintxoak, razioak eta kopak eskuratu ahal izango dira.
 
Ekitaldi hontarako sarrerak Baluarteko txartel-leihatilan, eta nobedade bezala www.baluarte.com web-gunean ere, 22 eurotan eskura daitezke. Hogei pertsonatik gorako taldeentzat sarreren prezioa 18 eurokoa izango da. Sarrerak pintxo bat eta ardo, garagardo edo freskagarri bat hartzen du barne, edo konbinatu bat. 14 urtetik beherakoentzat sarrera debekatuta dago.
Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa Baluarteko Terrazatik ikusteko sarrerak salgai daude

BERRIAK BALUARTE

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa uztailan hartuko du bederatzigarren urtez

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Film Symphony Orchestra Baluartera 2023ko ekainaren 3an bueltatuko da

FSOk Krypton aurkeztuko du, heroi eta superheroien filmen musika onenarekin, Baluarteko Areto Nagusian. Sarrerak, 42 eta 58 euro bitartean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du datorren astean

Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

'Turrillas Sinfónico' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera Sanferminen gelaurre bezala

Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.